171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, gerokultore lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an, argitaratu zen gerokultore lanpostu bat betetzeko deialdia. Oposizio-lehiaketako proben kalifikazio epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Patronatuak, 2020ko otsailaren 19an egin bilkuran, erabaki du izendatzea Elisa Martinez Garcia, bera baita puntuaziorik handiena atera duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Cintruenigon, 2020ko uztailaren 7an.–Mankomunitateko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2007286