171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Lodosako ubideko ura erabiltzeko 2021eko tarifa onesteko proposamena

2020ko maiatzaren 15ean, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Lodosako ubideko ura erabiltzeko 2021eko tarifarako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, ureztalurretan: 27,04870721 euro/ha.

2.–Hektareak, neguko ureztalurretan (% 30): 8,11461216 euro/ha.

3.–Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00508709 euro/m³.

4.–Metro kubikoak, horniduretan eta industriako erabileretan: 0,04542673 euro/m³.

Jendaurrean jartzen da, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Errioxako, Nafarroako eta Zaragozako Probintziako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 18an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2007203