171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2020ko uztailaren 22an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean egindako 2. aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Buñuelen, 2020ko uztailaren 24an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2008126