171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritza delegatzea

Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, Mankomunitateko lehendakariak bere atribuzio generikoak delegatu ahalko ditu, bai Batzorde Iraunkorrean, bai hartako edozein kiderengan ere.

Ordezkapen horrek Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa bete behar du.

Mankomunitateko lehendakaria ez da egongo 2020ko uztailaren 29tik abuztuaren 10a arte, bi egun horiek barne, eta, beraz,

ERABAKI DUT:

1.–Delegatzea Patxi Leuza Garcia jaunarengan Mankomunitateko lehendakariari dagozkion atribuzioak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen Estatutuen 21. artikuluari lotuta.

2.–Delegatze horren eragina 2020ko uztailaren 29tik abuztuaren 10a artekoa izango da, bi egun horiek barne.

3.–Erabaki honen berri ematea Patxi Leuza Garcia jaunari, eta delegatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 27an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2008301