171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Musika Eskolako Patronatuaren 2020/2021 ikasturteko ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren 2020/2021 ikasturteko ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak.

Hasierako onespen hori 2020ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean, baita Zizur Nagusiko Udaleko iragarki-taulan ere, eta, argitaratzearekin batera, jendaurreko epea ireki zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean datozen determinazioei jarraikiz, prezio publiko horiek behin betiko onetsitzat hartzen dira, eta argitara emanen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATUTAKO IKASLEAK

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATU GABEKO IKASLEAK

Urteko kuota

Urteko kuota

Hastapena

4 eta 5 urte (ordu 1)

201,80 euro

302,70 euro

6 eta 7 urte (2 ordu )

357,19 euro

535,68 euro

Musikako Irakaskuntza

Instrumentu bat

612,26 euro

918,39 euro

2 instrumentu

945,53 euro

1.418,30 euro

Bakarrik Taldea

92,02 euro

92,02 euro

Musika-informatikako ikastaroa:

–Musika Eskolan matrikulatutako ikasleak: 102,21 euro.

–Musika Eskolan matrikulatu gabeko ikasleak: 153,37 euro.

Ordainagiriak itzultzeagatik sorrarazitako gastuak kobratuko dira.

Zizur Nagusian, 2020ko uztailaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2008120