171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzen duen espedientea.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Zizur Nagusian, 2020ko uztailaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ALDAKETA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

Xedapen iragankor bat sartu da:

LEHEN XEDAPEN IRAGANKORRA

Bertan behera uzten da Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aplikazioa, 2.6 artikuluko zerga-egitateari dagokionez. Hain zuzen, honako hau arautzen du: eremu publikoan erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak egitea, erabilera publikoko lurrak bestetan okupatuz mahai, aulki, mahai hankabakarrekoen terraza eta ostatuetako barrekin. Agindu horrek iraunen du 2020ko maiatzaren 11ko 00:00etatik 2020ko abenduaren 31 arte.

Iragarkiaren kodea: L2008119