171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

231/2020 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2020-2021 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautuko duten jarraibideak.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, bi helbururekin: alde batetik, araubide bereziko irakaskuntzak urrutiko modalitatean emateko eta, bestetik, Bigarren Hezkuntzako hizkuntzen curriculuma araubide bereziko irakaskuntzen curriculumarekin bateratzen duten ikastetxeetan lankidetza programa garatzeko. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekin egiten den lankidetzak Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialari izaera estrategikoa ematen dio irakasleek prestakuntza eta ziurtagiria lortzeko, baita unibertsitateko ikasleen ziurtagiriei buruz aholku emateko ere.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuaren bidez (haren bidez egokitu zen abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretua) ezarri ziren Nafarroan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako hizkuntzen irakaskuntzen oinarrizko mailako, tarteko mailako eta maila aurreratuko curriculumak.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna 2020-2021 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak onesteko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketak eta jardunak 2020-2021 ikasturtean bete beharko dituzten jarraibideak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratzea (http://www.educacion.navarra.es/portal).

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko ekainaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna 2020-2021 ikasturtean arautzeko jarraibideak

Aurkibidea

I.–Urrutiko irakaskuntza: That’s English! ikastaroa.

II.–Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen arteko lankidetza programa.

III.–Irakasleen prestakuntzarako ingeles ikastaroak.

IV.–Lankidetza hitzarmenak unibertsitateekin.

V.–Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra (UPO).

VI.–Irakasleak.

VII.–Irakaslana koordinatzeko organoak.

VIII.–Antolaketari dagozkion alderdiak.

I.–Urrutiko irakaskuntza: That’s English! ikastaroa

1. Irakaskuntzak.

1.1. That’s English! ikastaroaren barnean, hizkuntza eskola ofizialen mailaketaren araberako oinarrizko eta erdiko mailetako ingeles ikasketak ematen dira, baita, 2020-2021 ikasturte honetatik aurrera, maila aurreratuari dagozkionak ere, urrutiko modalitatean irakasteko behar diren curriculum-egokitzapenak eginda.

1.2. 2020-2021 ikasturtean, kurtsoak egitura hau izanen du:

MAILA

KURTSOA

MODULUA

A2 oinarrizko maila

A2 oinarrizko mailaren 1. kurtsoa

A2.1 oinarrizko maila

A2.2 oinarrizko maila

A2 oinarrizko mailaren 2. kurtsoa

A2.3 oinarrizko maila

A2.4 oinarrizko maila

B1 tarteko maila

B1 tarteko maila

B1.1 tarteko maila

B1.2 tarteko maila

B2 tarteko maila

B2 tarteko mailaren 1. kurtsoa

B2.1 tarteko maila

B2.2 tarteko maila

B2 tarteko mailaren 2. kurtsoa

B2.3 tarteko maila

B2.4 tarteko maila

C1 maila aurreratua

C1 maila aurreratua

C1.1 maila aurreratua

C1.2 maila aurreratua

1.3. Ziurtapena duten mailak gainditzeko probak (A2 oinarrizko maila, B1 eta B2 tarteko mailak eta C1 maila aurreratua) bat etorriko dira Nafarroako hizkuntza eskola ofizial guztiek maila horien ziurtagiriak lortzeko ezartzen dituztenekin.

2. Ikasleak onartzeko irizpideak.

2.1. Urrutiko irakaskuntza hauetan sartzeko, ezinbestekoa izanen da hamasei urte beterik izatea ikasketak hasten diren urtean.

2.2. Oinarrizko mailako eta B2 tarteko mailako bigarren kurtsoan eta B1 tarteko mailan sartzeko, irakaskuntza hauetarako baldintza orokorrez gain, honako baldintza hauetako bat bete eta frogatu beharko da:

2.2.1. A2 oinarrizko mailan sartzeko betebeharrak:

–Irakaskuntza hauetako lehen kurtsoa gainditua izatea, modalitate presentzialean nahiz urrutikoan.

–Oinarrizko mailako 1. modulua gainditua izatea. Kasu horretan, abenduko deialdian 2. modulua gainditu beharko da mailako bigarren kurtsoko moduluetan ebaluatua izateko.

–Dagokion mailan sartzeko proba gainditzea.

2.2.2. B1 tarteko mailan sartzeko betebeharrak:

–A2 oinarrizko maila gainditua izatea, modalitate presentzialean nahiz urrutikoan.

–Batxilergoko titulua izatea, bertan ingelesa ikasi bada atzerriko lehen hizkuntza gisa.

–That’s English! ikastaroko 1-5 moduluak gaindituak izatea.

–Dagokion mailan sartzeko proba gainditzea.

2.2.3. B2.1 tarteko mailan sartzeko betebeharrak:

–B1 tarteko maila gainditua izatea, modalitate presentzialean nahiz urrutikoan.

–That’s English! ikastaroko 6-8 moduluak gaindituak izatea.

–Dagokion mailan sartzeko proba gainditzea.

2.2.4. B2.2 tarteko mailan sartzeko betebeharrak:

–B2.1 tarteko maila gainditua izatea, modalitate presentzialean nahiz urrutikoan.

–That’s English! ikastaroko 9-10 moduluak gaindituak izatea.

–Dagokion mailan sartzeko proba gainditzea.

2.2.5. C1 maila aurreratuan sartzeko betebeharrak:

–B2.2 tarteko maila gainditua izatea, modalitate presentzialean nahiz urrutikoan.

–That’s English! ikastaroko 11. eta 12. moduluak gaindituak izatea.

–Dagokion mailan sartzeko proba gainditzea.

Mailaketa proba honako hauentzat da: aurretik ingelesa jakinik, aurreko kurtsoak gainditu gabe oinarrizko mailako bigarren kurtsoan, tarteko mailan edo maila aurreratuan sartu nahi duten pertsonentzat. Proba hori ikasturte hasieran eginen da.

Mailaketa proba gainditzeak ez du ondorio akademikorik sortuko, eta 2020-2021 ikasturterako izanen du balioa.

Mailako proba bat gainditu ezean, ikasturte berean ezin izanen da goragoko mailan sartzeko probarik egin.

That’s English! programa Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren mailekin bateragarri egiten duen ingeles ikastaro batean matrikulatzen dira That’s English! ikastaroko ikasleak. Hala ere, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasle ofizialtzat joko dira, eta ezin izanen dira aldi berean hizkuntza berean matrikulatu beste hizkuntza eskola ofizial batean, ez ikasle ofizial gisa ez ikasle libre gisa.

2.3. Beren ingeles mailaren ziurtagiri ofiziala lortu ez duten edo lortu nahi ez duten ikasleak, 5. modulua (A2.4), 8. modulua (B1.2) edo 10. modulua (B2.4) gainditu eta gero, goragoko moduluan matrikulatzen ahalko dira, hots, B1.1, B2.1 eta C1.1 moduluan, hurrenez hurren. Horrela, ikasleak programan mailaz igotzea ziurtatuko da, nahiz eta ziurtagiririk ez izan.

3. Matrikulazioa eta deialdi kopuruaren muga.

That’s English! Ikastaroan matrikulatzeko epea 2020ko urriaren 30ean bukatuko da. Bere webgunean argitaratuko ditu Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak egoitza bakoitzerako matrikulazio-epeak.

Matrikulatzeko epe orokorraren barnean, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak epe berariazkoak ezarriko ditu aurreko urtean matrikulatutako ikasleentzat, lehenbiziko mailako ikasle berrientzat eta gainerako ikasleentzat.

Eskaintzen diren ikaspostuen kopurua mugatua denez, matrikularen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Horri dagokionez, matrikularen inprimakia aurkeztu eta banketxeak balioztatutako ordainketa egiten denean joko da erabat egintzat matrikula.

Material didaktikoa Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen da, matrikula formalizatu ondoren betiere.

Aurreinskripzioa Internet bidez egiten ahalko da.

Izena aurrenekoz ematen duten ikasleek, dagozkion tasen ordainagiriaz gainera, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta bi argazki erantsiko dizkiote matrikula orriari.

Mailakatze proba egitea eskatzen duenak ez du matrikula egiterik izanen emaitza jakin arte.

2020-2021 ikasturterako tarifak maiatzaren 12ko 43/2019 Foru Aginduan ezarri dira, 5.2 puntuan. That’s English! ikastaroa:

Zerbitzu orokorrak

10,18 euro

Aurreneko inskripzioa

23,99 euro

Matrikula

45,36 euro

Tarifa horiei aplikatzen ahal zaizkien murrizketak foru agindu horren 2., 3., 4. eta 5. puntuetan deskribatuta daude.

Matrikularako ordaindutako 45,36 euroak ez dira itzuliko baldin eta deuseztatzeko eskaera eskolak hasi ondoren aurkezten bada.

Zerbitzu orokorrengatik ordaintzen diren zenbatekoak ez dira itzuliko matrikula deuseztatzen bada.

Ikasleak bizilekua aldatzen duenean ikasturtean zehar, espedientearen lekualdaketa egiteko eskaerak jatorrizko ikastetxearen bidez tramitatuko dira, interesdunak eskaturik, destinoko ikastetxean ikasposturik badela berretsi eta gero.

Material didaktikoa: 2020-2021 ikasturtean 182 euroko prezioari eustea proposatzen da, 2009-2010 ikasturtetik indarrean dagoenari. Taula honetan jaso dira prezioak, labur-labur:

IZAERA

PREZIOA 2020-2021

Matrikula arrunta

182,00 euro

Errepikatzaileak

91,00 euro

Familia ugaria, kategoria orokorra

91,00 euro

Familia ugari berezia

Dohainik

Desgaitasuna dutenak % 33

Dohainik

Funtzionarioak

91,00 euro

Terrorismoaren biktimak

Dohainik

Familia unitatea

91,00 euro

52 urte baino gehiagoko langabeak

91,00 euro

Kasu bakar batean itzul liteke material didaktikoagatik eta tutoretzagatik ordaindutakoa: matrikula deuseztatzen denean interesdunari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik. Itzulketa eskatzeko epea 2020ko abenduaren 16an bukatuko da.

4. Tutoretzarako ikastetxeak.

2020-2021 ikasturtean tutoretzarako ikastetxe hauek izanen dira:

IKASTETXEA

HERRIA

MAILAK

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren egoitza

Iruña

A1, A2, B1, B2.1, B2.2, C1

Alhama BHI

Corella

A1, A2, B1

Tierra Estella BHI

Lizarra

A1, A2, B1, B2.1, B2.2

Sierra de Leyre BHI

Zangoza

A1, A2, B1, B2.1, B2.2

Mendaur DBHI

Doneztebe

A1, A2, B1, B2.1, B2.2, C1

Tafallako IBP

Tafalla

A1, A2, B1, B2.1, B2.2, C1

Valle del Ebro BHI

Tutera

A1, A2, B1, B2.1, B2.2, C1

Ribera del Arga BHI

Azkoien

A1, A2, B1, B2.1, B2.2

Altsasu BHI

Altsasu

A1, A2, B1, B2.1, B2.2

El Camino DBHI

Viana

A1, A2, B1, B2.1, B2.2

5. That’s English! ikastaroa ematen duten irakasle tutoreak.

That’s English! ikastaroa ematen duten irakasleak Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoak izanen dira. Eskualdeetarako ezarritako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, berriz, Bigarren Hezkuntzako institutuetako plantillako irakasleek emanen dute, beren ohiko ordutegian, ikasturte osoan eskaintza horretan ariko direla konpromisoa hartuta, bai ikasleen tutoretzari bai ebaluazioari dagokien guztian.

Irakasle tutoreak, bere ordutegiaren barrenean, astero ordubete eginen du talde bakoitzarekin ahozko praktikako saioa egiteko, oinarrizko mailen kasuan, eta bi ordu, tarteko mailen eta maila aurreratuen kasuan. Horrez gain, jarraian adierazitako denbora hartuko du idatzizko jarduerak eta moduluko probak zuzentzeko, idatzizko azterketak zaintzeko eta zuzentzeko, eta ahozko proben epaimahaietan esku hartzeko: 30 minutu, A1 eta A2 mailetako bi kurtsoentzat; 30 minutu, tarteko mailako kurtsoetako bakoitzarentzat; eta ordu bat, maila aurreratuko kurtsoentzat. Deitutako koordinazio-bileretara ere joan beharko dute.

6. Tutoretzako arreta.

Ikasleek, ikasturtean zehar, ordubeteko saioa izanen dute astean tutorearekin A1 eta A2 oinarrizko mailetan, eta bi orduko saioa B1, B2.1 eta B2.2 tarteko mailetan, eta C1 maila aurreratuan. Saioak taldean eginen dira, eta borondatezkoa izanen da haietara joatea. Dena dela, hilabeteko kontrola eginen da ikasleak ikastaroan duten asistentzia aztertzeko.

7. Material didaktikoak.

Urrutiko Hezkuntzaren Berrikuntzarako eta Garapenerako Zentroak eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak zuzendu eta koordinatuko dute material didaktikoen banaketa.

Ikasle berriak matrikulatu den kurtsoari dagokion material guztia jasoko du (testuliburuak, material osagarriak eta ikus-entzunezko materiala), eta, horrekin batera, jarraibide osagarriak.

Maila errepikatzen duten ikasleek matrikulatu diren kurtsoari dagozkion ariketa koadernoa eta gidaliburu osagarria jasoko dituzte.

8. Ebaluazioa.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala arduratuko da modulu guztien ebaluazio probak antolatzeaz, aplikatzeaz eta zuzentzeaz.

Kurtso bateko edozein modulu gainditzeak, automatikoki, kurtso bereko aurrekoak gainditzea dakar berarekin. Edonola ere, ikasmaila bat gainditzeko maila horretako azken modulua gainditu behar da.

Ikasturtean zehar idatzizko ebaluazio proba batzuk eginen dira A1 eta A2 oinarrizko mailetan, B1, B2.1 eta B2.2 tarteko mailetan eta C1 maila aurreratuan Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak ezartzen duen egutegiaren arabera.

Modulu bakoitza gainditzeak akreditazio bat lortzea dakar. Akreditazio horrek gainditutako proben balio iraunkorra bermatuko du hezkuntza modalitate honen ondorioetarako.

Ziurtapena duten mailak gainditzeko probak (A2 oinarrizko maila, B1 eta B2.2 tarteko mailak eta C1 maila aurreratua) bat etorriko dira Nafarroako hizkuntza eskola ofizial guztiek maila horien ziurtagiria lortzeko ezartzen dituztenekin.

9. Erreklamazioak.

Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura Hezkuntzako zuzendari nagusiak urtarrilaren 31n eman 21/2020 Ebazpenean araututakoa izanen da, zeinak oinarri hartzen baitu urtarrilaren 11ko 1/2019 Errege Dekretua.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat, ikasleek eskubidea izanen dute ebaluazio prozeduretako agiriak ikusteko eta horien kopia eskuratzeko. Ikastetxeek zerbitzu hori gauzatzeko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak, tasak...) arautu beharko dute plangintza instituzionalaren beren agirietan.

II.–Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen arteko lankidetza programa

1. Lankidetzaren xede diren irakaskuntzak eta hizkuntzak.

1.1. Ezaugarriak.

Hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntzak ezaugarri batzuk ditu araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetan eta beste batzuk Bigarren Hezkuntzakoetan. Nolanahi ere, biek dituzte hizkuntza helburu eta eduki komun batzuk, ikaskuntza bateragarri bihurtzen dutenak. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin lankidetzan aritzeko programari esker, Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikasten dituzten hizkuntzen ziurtapen ofizialak izan ditzakete. Maila jakin batzuetako ziurtapena lortzeko, beharrezkoa izanen da kasuan kasuko proba gainditzea.

2020-2021 ikasturtean lankidetzaren barrenean sartzen diren hizkuntzak alemana, euskara, frantsesa eta ingelesa izanen dira.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan ezartzen dira araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako curriculumak.

Irakaskuntza horiek kasuan kasuko hizkuntzaren ohiko ordutegian jasoko dituzte ikasleek, bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleek emanik.

Programa honetarako laguntza klaseak antolatzen badira, borondatezkoak izanen dira ikasleentzat.

1.2. Mailen egokitzapena.

1.2.1. Oro har, araubide bateko eta besteko ikasketak batera eginez gero, mailen egokitzapen hauek ezarriko dira:

EGOKITZAPEN OROKORRAK

Alemana Atz. Hizk. 2

NUHEOko maila

Bigarren Hezkuntzako maila

A2 Oinarrizko Maila

DBHko 3. eta 4. mailak

B1 Tarteko Maila

DBHko 4. maila / Batxilergoa

Frantsesa AH2

NUHEOko maila

Bigarren Hezkuntzako maila

Oinarrizko A2 maila

DBHko 3. eta 4. mailak

Tarteko B1 maila

DBHko 4. maila / Batxilergoa

Tarteko B2 maila

Batxilergoa

Euskara. A eredua

NUHEOko maila

Bigarren Hezkuntzako maila

Oinarrizko A2 maila

DBHko 3. eta 4. mailak

Tarteko B1 maila

DBHko 4. maila / Batxilergoa

Tarteko B2 maila

Batxilergoa

Euskara. D eredua

NUHEOko maila

Bigarren Hezkuntzako maila

Tarteko B2 maila

DBHko 4. maila

C1 Maila Aurreratua

Batxilergoa

Ingelesa

NUHEOko maila

Bigarren Hezkuntzako maila

Tarteko B1 maila

DBHko 4. maila / Batxilergoa / LH

Tarteko B2 maila

Batxilergoa / LH / Nafarroako arte eskolak

British Programako DBHko 4. maila eta Bigarren Hezkuntza Eleanitza

C1 maila aurreratua

Batxilergoa / LH / Nafarroako arte eskolak

British programa

eta Bigarren Hezkuntza eleaniztuna

Egokitzapen orokor hauek erabiliko dira bigarren hezkuntzako irakasleen konpentsazio orduak, lankidetza programakoak, ezartzeko, eranskin honen II.7.2 puntuan deskribatzen den moduan.

Arestian adierazitakoa gorabehera, gerta daiteke ikastetxe laguntzaile batean matrikulatutako ikasleek halako biografia linguistikoa izatea non zilegi baitute goragoko maila bateko ziurtagiria eskuratzea. Horrelakoetan, ikasleek dagokion hizkuntzako ziurtagiria lortzeko aukera izanen dute.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala arduratuko da egokitzapen aurreratuetako ikasle horietaz.

1.2.2. Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak NUHEOko Bigarren Hezkuntzako Lankidetza Programan matrikulatzen ahalko dira.

Ikastetxe bakoitzaren ezaugarri berariazkoen arabera aztertuko dira egokitzapenak.

2. Beste jarraibide batzuk.

2.1. “Ez gai” kalifikazioa jasotzen duten ikasleek maila errepikatzen ahalko dute, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren ikastetxe laguntzaile batean jarraitzen badu.

2.2. NUHEOko lankidetza programan aurrenekoz sartzen diren ikasleak kasuan kasuko mailan matrikula daitezke, indarra duten egokitzapenen arabera, HEOko aurreko maila frogatu beharrik gabe.

2.3. Ikasturte bat atzerrian eginen duten ikastetxe baimendu bateko ikasleek berdin egin beharko dute matrikula, eta ezarritako baldintza orokorrak bete.

3. Ikastetxe laguntzaileentzako baimena.

Programan parte hartu nahi duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuari eskatu beharko diote baimena, urriaren 18ko 583/1995 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz. Eskaera ikastetxeko zuzendariak egin behar du, Eskola Kontseiluaren oniritziarekin betiere.

Hezkuntza Departamentuak horri buruzko ebazpena emanen du, eta, horretarako, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenak hartuko ditu kontuan.

Lankidetzan hasirik dauden ikastetxeek konpromisoari eutsi beharko diote, programan hasi eta hizkuntza ikasten ari diren ikasleek ikastetxeari baimendu zaion heziketa amaitu arte behintzat, betiere ikasleek modu egokian aurreratzen badute.

4. Ikasleak.

4.1. Onarpena eta matrikulazioa.

a) Hezkuntza Departamentuaren baimena duten Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleentzat borondatezkoa da programa honetan parte hartzea.

b) Ikastetxeek behar diren neurriak ezarriko dituzte programan sartzen diren ikasle berriak modu egokian kokatzeko. Neurri horiek ez dute inola ere ondoriorik izanen ikasketetan, eta ez zaizkie aplikatuko kasuan kasuko urteko azterketaren probak gainditu ez dituztenei.

c) Ikasleek, haien ikastetxeko irakasleen bidez, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean tramitatu beharko dute matrikula, eta, horretarako, Hezkuntza Departamentuak irakaskuntza horietarako ezartzen dituen tarifak ordaindu beharko dituzte.

d) Zerbitzu orokorren kontzeptuan edo aurreneko izen-ematerako ordaindutako tasak ez dira itzuliko.

e) Ikasleak ezin izanen dira hizkuntza berean matrikulatu beste hizkuntza eskola ofizial batean aldi berean.

4.2. Matrikulari uko egitea.

a) Edozein ikaslek eskatzen ahal dio bere espediente akademikoa daukan hizkuntza eskola ofizialaren zuzendaritzari matrikulari uko egiteko, apirilaren 30a baino lehen, baldin eta frogatzen badu, dokumentu fede-emailearen bidez, gaixotasun fisiko edo psikikoa izan duela, eta horrek galarazten diola eskolara joatea matrikulatuta zegoen taldean.

b) Eskolako zuzendariak ebatziko ditu eskaerak, eta matrikulari uko egiteko baimena emango du, aurreko puntuan aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen dela frogatzen denean.

c) Lehen esandakoen artean ez dagoen arrazoi ez ohiko bat gertatzen denean, matrikulari uko egiteko eskaerak eskolako zuzendariari aurkeztu behar zaizkio epe berean. Zuzendariak, orduan, txosten bat egingo du eta eskaerarekin batera –bai eta, beharrezkoa bada, egokia den dokumentazio guztiarekin ere– Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorriko du, honek ebazpena egin dezan.

d) Matrikulari uko egiteko baimena ematen bada, ukoa ikaslearen espediente akademikoan jasota geratuko da diligentzia baten bidez, eta ulertuko da ikasturte hori ez dela zenbatuko ikasturtea errepikatzearen ondorioetarako.

e) Irakaskuntza hauek dituzten kurtso bakoitzean behin baizik ez zaio uko egiten ahalko matrikulari.

f) Edozein kasutan, matrikula deuseztatzeak ez du berarekin ekarriko ordaindutako tasak itzultzea baldin eta eskaera egiten bada eskolak hasita daudenean.

4.3. Bateratzeak.

Ikastetxe laguntzaile bakoitzak erabakiko du zein den barne antolamendurako formula aproposena bere plantillaren ezaugarri eta aukeretarako.

5. Ebaluazioa.

5.1. Eskualdekatzea, azterketak egin ahal izateko.

Programako ikastetxeak hainbeste direnez eta hain sakabanaturik daudenez, eskualdeak sortuko dira azterketak egiteko (idatzizkoak eta ahozkoak). Hori dela eta, hizkuntza bakoitzerako eskualdeburutzat jotzen diren ikastetxeetara joan beharko dute ikasle-irakasleek.

Ahozko probak ikastetxean bertan eginen dira. Dena dela, ebaluatu beharreko ikasle kopurua hamarretik beherakoa bada, ikaslearen jatorrizko ikastetxea ez den beste batean egitea erabaki daiteke.

5.2. Proben antolaketa eta aplikazioa.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleek antolatuko, aplikatuko eta zuzenduko dituzte idatzizko probak. Idatzizko azterketak zuzentzen eta ahozko probarako epaimahaiak eratzen parte hartuko dute Bigarren Hezkuntzako irakasle laguntzaileek, koordinatuta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko behar den departamentuarekin.

Idatzizko azken probak deialdi bateratuan eginen dira, Nafarroako gainerako hizkuntza eskola ofizial guztiek egiten dituzten egun eta ordu berean. Antolakuntza arrazoiak tarteko izanik, beste egun batzuk ezar daitezke idatzizko probak egiteko.

Ahozko proba egiteko epaimahai mistoak eratuko dira, eta, haietan, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle bat edo eskualdeko irakasle koordinatzaile bat eta Bigarren Hezkuntzako irakasle bat egonen dira. Salbuespen gisa, epaimahaian Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko bi irakasle egon litezke, edo Hezkuntza Departamentuak baimendutako irakasle funtzionarioak. Azken kalifikazioaren erantzukizuna Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko kasuan kasuko departamentu didaktikoari dagokio.

Idatzizko probak egiteko, NUHEOko zuzendaritzak Bigarren Hezkuntzako ikastetxe laguntzaileei eskatzen ahalko die laguntza, baita irakasle ez diren laguntzako langileei ere.

5.3. Erreklamazioak.

Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura Hezkuntzako zuzendari nagusiak urtarrilaren 31n eman 21/2020 Ebazpenean araututakoa izanen da, zeinak oinarri hartzen baitu urtarrilaren 11ko 1/2019 Errege Dekretua.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat, ikasleek edo, adingabeak izanez gero, gurasoek edo legezko tutoreek, eskubidea izanen dute ebaluazio prozeduretako agiriak ikusteko eta horien kopia eskuratzeko.

Ikastetxeek zerbitzu hori gauzatzeko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak, tasak...) arautu beharko dute plangintza instituzionalaren beren agirietan.

6. Bigarren Hezkuntzako programa koordinatzea.

Jarduketa-plan bat ezarri da Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta programako ikastetxe laguntzaileen arteko koordinaziorako:

6.1. Koordinazio lanak.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak ezarriko ditu Bigarren Hezkuntzako irakasle laguntzaileekin koordinatzeko lanak eta egutegia. Horretarako, bitarteko elektronikoak erabiliko dira lehentasunez, eta, ahal dela, joan-etorriak saihestuko dira.

Koordinazioak, besteak beste, lan hauei helduko die:

–Programazioaren jarraipena eta gauzatzearen balorazioa.

–Trebetasunak hartzeko erabilitako materialen eta jardueren egokitasunaren balorazioa.

–Ebaluazio irizpideen azterketa eta balorazioa.

–Proba-saioen azterketa eta balorazioa (esaterako, ahozko azterketen simulazioak edo hiruhilekoko idatzizko probak).

–Ahozko adierazpena ebaluatzeko probak egiteko euskarrien azterketa.

6.2. Eskualdeetako koordinazio-lana.

Bigarren Hezkuntzako lankidetza programako eskualdeekin koordinatzeko, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak eskualdeko koordinatzaile bat izanen du. Koordinatzailea bere destinoko ikastetxetik arituko da lanean, eta ikasturte akademiko osoarekin lotutako jarduketetarako izendatuko da, iraileko azterketen deialdia barnean dela.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren lanak deszentralizatzea eta irakasle laguntzaileei programa gauzatzeko erraztasunak ematea izanen da eskualdeetako koordinazioaren helburua.

2020-2021 ikasturterako, ikastetxe hauetatik eginen da eskualdeko koordinazio-lana:

HIZKUNTZA

BHI

ESKUALDEA

EUSKARA

Lekaroz

Iparraldea

Leireko mendilerroa

Erdialdea

Mendaur

Altsasu

INGELESA

Altsasu

Altsasu

Lizarrerria

Lizarra

Valle del Ebro

Erribera

NUHEO

Erdialdea

Mendaur

Iparraldea

FRANTSESA

Toki Ona

Iparraldea

Lizarrerria

Erdialdea eta Erribera

Iruñerriko ikastetxeetako koordinazioa Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren egoitzatik eginen da.

6.3. Eskualdeko koordinatzailearen eginkizunak hauexek dira:

Irailaren 1etik iraileko deialdi bereziaren ebaluazioa bukatzen den arte, eskualdeetako koordinatzaileek honako eginkizun hauek beteko dituzte:

–Programa koordinatzea bere eskualdeko ikastetxeetako irakasle laguntzaileekin, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko kasuko departamentuko buruaren jarraibideekin bat.

–Informazioa kudeatzea eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta programako irakasle laguntzaileen arteko lotura gisa lan egitea.

–Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin eta Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan aritzea bere eskualdean programa betetzearekin zerikusia duten alderdietan.

–Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin lankidetzan aritzea matrikula kudeatzen eta programaren antolaketa eta logistika lanetan.

–Txostenak eta hobekuntzarako proposamenak egitea prestatuko duten azken memoria baten bidez.

–Ikasleen ebaluazioa egiten laguntzea.

Ebaluazio prozesuarekin loturiko eginkizunak hauek dira:

–Ahozko azken azterketen egutegia eta ordutegiak antolatzea.

–Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala ordezkatzea ahozko azterketetarako epaimahaietan.

–Idatzizko azterketak administratzea bere eskumeneko ikastetxeetan.

–Bere koordinaziopeko eskualdean idatzizko azterketen lehen zuzenketa kudeatzea eta bertan parte hartzea, kasuan kasuko departamentuaren jarraibideekin bat.

–Eskola bakoitzak deituriko estandarizazio bileretara joatea.

–Estandarizazio saioak antolatzea irakasle laguntzaileentzat.

–Bere eremuko proba orientagarriak edo proba-saioak kudeatzea, idatzizkoak zein ahozkoak izan.

–Probak berrikusteko eskaerei erantzutea, zuzenketarako erabilitako deskribatzaileak azalduz.

Eskualdeko irakasle laguntzaileekin koordinatzeko, bitarteko birtualak erabiltzeko ahalegina eginen da, komunikazioa errazteko eta joan-etorriak ahalik eta gutxien izan daitezen.

7. Irakasle laguntzaileak.

Irakasle laguntzaileak Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekiko lankidetza programa Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ematen dutenak dira.

7.1. Irakasle laguntzaileek eginkizun eta betebehar hauek izanen dituzte:

–Programan matrikulatutako ikasleak prestatzea kasuan kasuko hizkuntza irakaskuntzen ziurtagiria lortzeko.

–Koordinazio jardueretan parte hartzea eta programatutako estandarizazio lanak egitea.

–Ikasleen ebaluazioan parte hartzea, bai proba orientagarrietan (idatzizkoak eta ahozkoak), bai ziurtagiria lortzeko probetan (zaintza, idatzizko proben zuzenketa eta ahozko probetarako epaimahaiak).

–Ikasleei matrikulazio eta ebaluazio prozesuetan informazioa emateko lanean laguntzea.

7.2. Curriculumak bateragarri egiteko programa honetan lankidetzan aritzeak konpentsazio hauek ekarriko ditu, egokitzapen orokor hauekin bat:

7.2.1. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren lankidetzaren xede diren hizkuntza departamentuei eskola-ordu bat emanen zaie programan matrikulatutako 25 ikasleko.

Eskola-ordu bat emanen da mailako, ikasle kopurua 10ekoa edo hortik gorakoa bada.

7.2.2. Irakasleen ohiko ordutegitik kanpo egiten diren lanak.

–Ziurtagiria lortzeko azterketetan zainketa lana egitea.

–Ziurtagiria lortzeko idatzizko azterketak zuzentzea.

–Ziurtagiria lortzeko ahozko probetarako epaimahaiak.

Sare publikoko ikastetxeetako irakasle laguntzaile guztiek 5 lanordu eman beharko dituzte urtean HEOren ziurtagiria lortzeko probetarako (zainketa lana ziurtagirietarako azterketetan, idatzizko azterketen zuzenketa eta ahozko proben epaimahaiko lana) bakoitzak konpentsatuta duen eskola-ordu bakoitzeko.

Nafarroako Gobernuaren epaimahaiei buruzko araudian ezarritakoaren arabera erabakiko da nola konpentsatuko diren, ekonomikoki, kopuru hori gainditzen duten orduak.

NUHEOren departamentu bakoitzeko buruak bere irizpidearen arabera esleituko ditu goian aipatutako zereginak.

III.–Irakasleen prestakuntzarako ingeles ikastaroak

Atzerriko hizkuntzak irakasteko behar den hizkuntza ziurtapena errazteko asmoz eta irakasleek hizkuntza gaitasuna hobetzea sustatzeko helburuz, Hezkuntza Departamentuak B2 tarteko mailako eta C1 maila aurreratuko hizkuntza ikastaroen deialdia egin du Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikastetxe publiko eta itunduetan jarduten duten irakasleei zuzenduta, baita NUPeko irakasleei eta UHUNek Nafarroan dituen ikastetxeetako irakasleei ere.

1. Ikastaro motak eta ezaugarriak.

Ikastaroek bi saio izanen dituzte astean, bertaratu beharrekoak eta ordu eta erdikoak, eta irakasleek beste bi orduko on-line arretarekin osatuko dituzte, 2020ko irailetik 2021eko maiatzera bitarte.

1.1. Ikastaro erdipresentzialak NUHEOko egoitzan.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleek eman eta ziurtatuko dituzte B2.1, B2.2 eta C1 kurtsoak. 2020-2021 ikasturtean, B2.1 maila 25 plazaz hornitzea onetsi da, ordu kopurua handitu gabe. Beraz, banaketa honako hau da:

MAILA

IKASPOSTU KOP.

B2.1

25

B2.2

25

C1

50

1.2. Irakasleentzako tokian tokiko ingeles ikastaroak.

Ingeles ikastaroak antolatuko dira B2.2 eta C1 mailak ziurtatzeko, Nafarroako ILZekin elkarlanean. Corella, Lekaroz, San Adrián eta Tafalla udalerrietan, beharraren arabera erabakiko da zer talde eta maila eskainiko diren 2020-2021 ikasturtean.

Hezkuntza Departamentua arduratuko da ikastaro horiek antolatzeaz eta emateaz. NUHEOk eginen ditu ikasle horien matrikulak eta ziurtapen probak, eta ingeleseko departamentuko irakasleek kudeatuko dute ikaskuntza prozesua.

2. Ziurtapena.

Bi deialdi ezartzen dira kasuan kasuko maila ziurtatzeko proba gainditzeko. Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen ziurtapen proba bateratuen egunetan eta moduan izanen dira.

3. Erreklamazioak.

Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura Hezkuntzako zuzendari nagusiak urtarrilaren 31n eman 21/2020 Ebazpenean araututakoa izanen da, zeinak oinarri hartzen baitu urtarrilaren 11ko 1/2019 Errege Dekretua.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat, ikasleek edo, adingabeak izanez gero, gurasoek edo legezko tutoreek, eskubidea izanen dute ebaluazio prozeduretako agiriak ikusteko eta horien kopia eskuratzeko. Ikastetxeek zerbitzu hori gauzatzeko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak, tasak...) arautu beharko dute plangintza instituzionalaren agirietan.

4. Asistentzia.

Ikastaro horietako ikasleek, ikastaroa errepikatzeko eskubidea izateko, asistentziaren % 80ko betebeharra konplitu behar dute, bai eta bi deialdietan aurkeztu ere trebetasun guztietara (ekaina eta iraila). Hezkuntza Departamentuak ezarriko du zer prozedura bete behar den irakasleentzako tokian tokiko ingeles ikastaroetako ikasleen bertaratzea kontrolatzeko. Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialak kontrolatuko du bere egoitzako ikastaroetara joaten diren irakasleen asistentzia.

5. Parte hartzeko baldintzak.

5.1. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako mailetako irakasle izatea, jardunean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikastetxe publikoetan edo itunduetan, edo NUPeko unibertsitate-irakaslea, edo UHUNek Nafarroan dituen zentro batekoa.

Ikasturtea hasi aurretik, NUHEOk Hezkuntza Departamentuari matrikulatutakoen zerrenda igorriko dio, ikus dezan.

5.2. Kasuan kasuko aurreko maila gainditurik izatea. Kasuan kasuko mailako ziurtagiriarekin frogatu beharko da betebehar hori. Maisu-maistren kidegoko ingeleseko irakasleek ez dute zertan frogatu hizkuntza maila C1 mailan sartzeko.

6. Onarpena eta matrikula.

6.1. NUHEOko egoitzan egiten diren ikastaro erdipresentzialetako ikasleak:

Kurtsoetan tokia baldin badago, lehentasun ordena hau ezarriko da matrikulatzean:

1. 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialean ikastaro erdipresentzial bat egiten duten irakasleak, hurrengo mailara pasatzen direnak nahiz maila errepikatzen dutenak.

2. Unibertsitatez kanpoko irakasleak, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialean berriak direnak.

3. Unibertsitateko irakasleak, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialean berriak direnak.

6.2. Irakasleentzako tokian tokiko ingeles ikastaroetako ikasleak:

Ikastaroen eskaintza ILZaren bidez eginen da. Matrikula taldeak ezarri ondoren eginen da, ILZn aurkeztutako eskaeren arabera.

IV.–Lankidetza hitzarmenak unibertsitateekin

Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren bidez, alemaneko, euskarako, frantseseko eta ingeleseko B2ko eta C1eko ziurtagiri ofizialak eskuratzeko prozesua erraztuko dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko unibertsitate komunitateari.

Bi unibertsitateetako ikasleek, programa honi heltzen diotenean, bi deialdi izanen dituzte, bata arrunta eta bestea apartekoa, ikasturte bakoitzean. Deialdi horiek Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek egiten dituzten ziurtapen proba bateratuen egunetan eta moduan izanen dira.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak “on-line” arreta pertsonalizatua emanen die matrikulatutako ikasleei. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren plataforma birtualera sartzeko aukera izanen dute ikasle horiek.

Horri dagokionez, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak azterketarako aholkuak eta sostengua emanen dizkie, kostu ekonomikorik gabe, unibertsitateetako irakasleei, betiere bidezko denean horretarako egokiro ezarriko den bezala. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren plataforma birtualera sartzea izanen dute irakasle horiek.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak antolaketari buruzko kontuak koordinatuko ditu unibertsitateekin, matrikulari, koordinazioari eta proben aplikazioari dagokienez.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala arduratuko da, unibertsitateekin elkarlanean, ikasle horien matrikula eta ziurtapen probak antolatzeaz. Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen ziurtatze proba bateratuen egunetan eta moduan izanen dira.

V.–Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra (UPO)

Zuzendaritza taldeak Urteko Programazio Orokorra eginen du, ikasturtea hasi baino lehen, departamentuen proposamenak eta Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen helburuak eta lan planak aintzat hartuta. Hezkuntza jarduerak modu koordinatuan gauzatzen direla bermatuko du programa horrek, eta hauek jasoko ditu:

1. Ikastetxeko ordutegi orokorra.

Ikastetxeko ordutegi orokorra zuzendaritza taldeak eginen du, eta kontuan hartuko du ikastetxearen jarduna astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen dela, goiz eta arratsaldeko txandekin.

Eskola-oporraldietan, behar diren bitartekoak jarriko dira ikastetxea goizez zabalik egon dadin.

Irakasleen hizkuntza egiaztapenetarako Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean ematen diren prestakuntza ikastaroak dagokien deialdian xedatutakoaren arabera arautuko dira. Ikasketaburuak eginen ditu ikasle horien ordutegiak eta kurtsoak ematen dituzten irakasleenak, Hezkuntza Departamentuak horretarako ezartzen dituen jarraibideak betez.

2. Hobekuntza plana.

Hobekuntza planak, ikastetxearen egoeraren azterketatik abiatuta, ikuspegi orokor eta integratzaile batetik aurreikusitako hobekuntza helburuak lortzera zuzendutako jarduketa batzuk ezarriko ditu urtero, kontuan hartuta aurrera begira jarraitutasuna izan behar dutela.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak errendimenduaren eta eskolako jardunaren hobekuntzarekin lotura handiena duten helburuak hautatuko ditu, ikastetxearen diagnostikoaren arabera (emaitza akademikoak, departamentuko bilerak, klaustroaren erabakiak, etab.) hala ikusten direnak.

Ikastetxearen hobekuntza planean aurreikusitako neurriek adierazle batzuk izan beharko dituzte, haien eraginkortasuna ebaluatzeko. Emaitzak ikasturte bukaerako memorian sartuko dira.

2.1. Bi urteko hobekuntza plana.

Indarreko araudian jasotako ebaluazioaren barrenean, 2020-2021 ikasturtearen amaierako memorian ebaluatuko da 2017-2018 ikasturtean ikastetxeek egindako autoebaluazioa, bai eta ikastetxearen biurteko plana eta hartan oinarrituta garatzen diren bloke eta zikloena ere.

Amaierako memoriako ebaluazio hori abiapuntu hartuta, ikastetxeek 2020-2022ko biurteko plan berri bat aurkeztuko dute, ikastetxearen jarduna eta bloke edo zikloak jasoko dituena. 2018-2020ko biurteko planean lortu ez diren helburuak mantentzen ahalko dira, eta beste hobekuntza arlo batzuk ere bai, 2017-2018ko jardunaren autoebaluazioan hautemandakoak, amaitutako biurteko planean sartu gabeak. Ez da ahaztu behar, bestalde, azken bi ikasturte horietan lortutako emaitzen bilakaeraren analisia eguneratzea.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du jardunari buruzko biurteko hobekuntza plan berrien garapena eta ezarpena, zeinak aplikatuko baitira 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan.

3. Departamentuen jarduketa-plana eta programazioak.

3.1. Departamentu bakoitzak, irailean, jarduketa-plan bat eginen du 2020-2021 ikasturterako, eta honako hauek izanen ditu bere barrenean:

a) Departamentuko bilerak, koordinazioko bilerak eta ikasturteko zeregin nagusiak.

b) Ziurtapen probak estandarizatu, prestatu, balidatu eta gidatzeko plana; euskarako departamentuaren kasuan, kontuan harturik zer ezartzen duen, horretarako, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak.

c) Atzerriko hizkuntzen ziurtapena unibertsitateko (Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea) ikasleei emateko plana, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren jarraibideei jarraikiz.

d) Gainera, ingeleseko departamentuak irakasleentzako ikastaro erdipresentzialen programazio didaktikoa sartuko du (helburuak, edukiak, denboraren banaketa, metodologia eta ebaluatzeko eta kalifikatzeko irizpideak).

Programazioek zuzendaritzaren “ontzat emana” beharko dute, eta zuzendaritzaren eta departamentuko kideen eskura egonen dira.

3.2. Urteko programazio orokorrarekin batera, orobat, irakaskuntza-programazioekiko adostasun agiriak aurkeztuko dira, ziurtatzearren programazioak egoki jaso dituela eskatzen diren atal guztiak.

3.3. Kontingentzia plana. COVID-19ak eskola jardueran izan dezakeen eraginari erantzuteko eta hezkuntza jarduera ahalik eta egokien gara dadin bermatzeko asmoz, ikastetxeak kontingentzia plan bat diseinatu beharko du, urteko programazio orokorraren parte izanen dena. Ikasturtea hasi baino lehen, Hezkuntza Departamentuak zuzendariari bilera baterako deia eginen dio, informazioa emateko COVID-19aren egoerari buruz eta eskola jardueran izan dezakeen eraginari buruz. Nolanahi ere, plan horrek, gutxienez, atal hauek izanen ditu:

a) Pandemia-egoerari egokitutako eskola-antolaketa. Ikastetxea egoki antolatzearren, zuzendariak zilegi izanen du ordutegia murrizteko bi saioak erabiltzea ordu horietan ikasleei arreta emateko (Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunean jasota dago murrizketa hori).

b) Kurtsoen eta arloen programazio didaktikoa. Programazio didaktikoak ager daitezkeen egoeretara egokitu beharko dira, planean berean ezartzen diren ohartarazpenei jarraikiz.

c) Zuzkidura teknologikoa. Zuzkidura teknologikoa ahalik eta hobekien aprobetxatzeko, ikasturtearen lehenengo egunetan, eta, betiere, ikastetxeak egindako plangintzari jarraikiz, irakasleak beraiek arduratuko dira ikasleei behar diren eskolak emateaz gerta litezkeen egoeretan erabili beharreko baliabide teknologikoak egoki erabil daitezen.

d) Gaitasun digitala hobetzeko plana. Gaitasun digitala hobetzeko eta osasun prebentziorako plana, apartatu honetako hurrengo puntuan, laugarrenean, aipatzen dena, irailaren 18a baino lehen egin beharko da, nahitaez.

e) COVID19 kontingentzia planaren arduraduna. Ikastetxeko zuzendariak kontingentzia planaren arduradun izanen d(ir)en irakaslea(k) izendatuko d(it)u 2020-2021 ikasturterako. Arduradunari dagokio kontingentzia plana abian jartzea eta plana koordinatzea, baita ikastetxeko zuzendariak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak betetzea ere. Horregatik, plana abian jarri arte, arduradunek Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunean jasota dauden ordutegia murrizteko bi saioak izanen dituzte, eta saio horiek erabiltzen ahalko dituzte eginkizun horiek betetzeko, ikastetxeko zuzendaritzari egoki iruditzen bazaio, ikasturtean zehar edo edozein unetan.

4. Ikastetxeko prestakuntza plana.

Etengabeko prestakuntza irakasleen eskubide eta betebehar bat da, bai eta Hezkuntza Departamentuaren eta ikastetxeen erantzukizuna ere, azken helburua izanik Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea irakasle lanbidea garatuz. Ildo horretan, ikastetxeak prestakuntza instituzionalaren programa ezarriko du ikastetxeko irakasle guztientzat. Nahitaezko prestakuntza horrek 35 ordu iraunen du.

Zuzendaritza taldeari dagokio programa horren edukia eta nola banatzen den ikasturtean zehar finkatzea eta antolatzea, eta hori guztia ikastetxearen prestakuntza planean jasoko da. Programa prestatzeko orduan, kontuan hartuko dira ikastetxea hobetzeko urteko planaren helburuak eta Hezkuntza Departamentuak prestakuntza arloan ezarritako lehentasunei buruzko jarraibideak. Prestakuntza hori lehentasunezkoa izanen da, eta irakasle guztiek nahitaez egin beharko dute. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du irakasle guztiek egiten dutela.

2020-2021 ikasturtean, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, eta ikusirik hezkuntza-jarduera presentziala eten egin dela 2019-2020 ikasturtea bukatu arte, etorkizunean gerta daitezkeen hezkuntza-arreta ez-presentzialak optimizatzearren, Hezkuntza Departamentuak 15 orduko prestakuntza-ekintzen plan bat ezarriko du gai hauek garatzeko: gaitasun digitala, prebentzioa, higienea eta osasunaren sustapena. Prestakuntza-ekintza horiek prestakuntza instituzionalaren barruan sartuko dira, lehentasuna izanen dute irakasleek egindako edo egin beharreko edo zuzendaritza taldeak planifikatutako beste edozein prestakuntzaren aurretik, eta nahitaez egin beharrekoak izanen dira irakasle guztientzat.

Prestakuntza instituzionala zabalagoa izan daiteke ikastetxeak berak edo, kasua bada, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen beharrak betetzeko. Kasu horretan, irakasleen parte-hartzea boluntarioa izanen da.

Ikasturte berean beste ikastetxe batera lan egitera joaten diren irakasleek behar den akreditazioa aurkeztu beharko diote ikastetxe berriko zuzendaritzari, aurrekoan egin duten prestakuntza mota eta ordu kopurua adierazita. 35 orduko prestakuntza instituzionalaz gain, irakasleek prestakuntza indibidualerako eskubideaz baliatzen segitzen ahalko dute, nahi izanez gero.

Zuzendaritza taldeak, departamentuko buruekin koordinatuta, ikastetxeko irakasleen prestakuntza diseinatuko du, haien beharren eta hobekuntza planen arabera, betiere kontuan hartuta hizkuntza eskolen antolaketaren eta jardunaren berezko ezaugarriak. Nolanahi ere, ikastetxeko prestakuntza interesek lehentasuna izanen dute banakakoen interesen aldean.

5. Memoria administratiboa.

Urriaren 24a baino lehen, zuzendaritza taldeak memoria administratiboa prestatuko du, eta, horretan, besteak beste, Ikastetxearen Antolaketarako Agiria (IAA) sartuko da.

Urteko programazio orokorra Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari emanen zaie 2020ko urriaren 31 baino lehen, onetsi eta ebaluatzeko.

Apirilaren 24a baino lehen, ekaineko jardueren behin betiko egutegia igorriko du eskolak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, eta ekainaren 30a baino lehen, irailekoena; horretan azken probak eta ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko da, baita horiei buruzko kontsultak egiteko aldia ere.

Ondoriorik aipagarrienak ikasturte bukaerako memorian jasoko dira, zeina Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura bidaliko baita 2021eko uztailaren 5a baino lehen.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du eskolaren jardunbidea ikuspuntu pedagogikotik eta antolaketaren aldetik, eta egiaztatuko du urteko programazio orokorra bat datorrela jarraibide hauetan ezarritakoarekin. Bestetik, bidezkoak diren aldaketak adieraziko ditu.

6. Eskola informazioaren kudeaketa: EDUCA. ECOEDUCA kontabilitate sistema.

6.1. Educako koordinazioa:

1. Educa koordinatzea: zuzendaritza taldeak edo hark eskuordetutako pertsonak aholkuak emanen dizkie ikastetxeko erabiltzaileei Educa kudeaketa sistemari buruz. Horrez gain, sistema horren aldaketen eta funtzionalitate berrien informazioa jasoko du, eta haiek ikastetxean erabil daitezen sustatu eta koordinatuko du.

Educa arloan ikastetxeetan koordinazio lana eginen duten pertsonen erregistroa izateko asmoz, zuzendariak “Educa koordinatzailea” lanpostu osagarria esleitu beharko du aplikazioan.

Zuzendaritza taldeak bideak ezarri beharko ditu ikasturtean zehar laneratzen diren eta kudeaketa eginkizunak dituzten pertsonei Educaren gaineko jakintza eta erabilera bermatzeko. Hezkuntza Departamentuak prestakuntza eta informazio saioak antolatuko ditu ikasturtearen hasieran, Educa plataformaren berri emateko koordinatzaileei, zuzendaritza taldeei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei. Hezkuntza Departamentuaren webgunean, Educari buruzko atalaren barnean, jarraibideak eta bideotutorialak argitaratzen dira, aplikazioaren moduluetara ohitzen laguntzen dutenak. Halaber, funtzionaltasun berriak (GLPI-Educa tresna) eskatu, gorabeherak jakinarazi edo euskarria eskatzeari begira, Educa taldearekin harremanetan jartzeko prozedura adierazten da.

2020an, EDUCA Portal argitaratu zen, Educa familias ordeztera datorren aplikazioa. Aplikazio horren bidez, herritarrak beren datu akademikoetan sartzen ahal dira, eta kudeaketa telematikoak egiten ahal dituzte, aurreinskripzioa, esate baterako.

Educaren barruan, mezularitza sistema bat dago hezkuntza-komunitateko kideen artean informazioa trukatzeko. Dena dela, helbide elektronikoko kontuak erabili beharra dagoenean, oroitarazten da sare publikoko irakasleek eta ikasleek @educacion.navarra.es posta-kontuak erabili behar dituztela jarduera akademikoan, tutoretza lanetan eta harreman profesionaletan.

Ikastetxe publikoek funtzio espezifikoetarako dituzten posta-kontuak Educaren bitartez kudeatzen dira (Ikastetxea > ikasNOVA posta eta kontuak > Kontuen kudeaketa). Kontu berriak egiteko premia egonez gero, zuzendariak eskatu beharko du Erabiltzaileen Arreta Zerbitzua baliatuz. Kontu korporatibo horiek karguei lotutako zereginetarako dira, eta ez dira eskoletan baliatuko ikasleekin.

Zuzendariak berrikusiko ditu Educatik ikastetxeen direktorioan (Ikastetxearen menua > Ikastetxearen informazioa) argitaratzen diren datuak (hala nola posta helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta webgunea), eta akatsak aurkituz gero horien berri emanen dio Educa euskarriari.

Gogorarazi nahi da beste datu interesgarri batzuk gehi ditzakeela, adibidez, ikastetxearen helburuak, balioak, sariak eta abar.

Ikastetxeei gogorarazten zaie komeni dela EDUCAk eskura dituen funtzionaltasun guztiak erabiltzea; aipatzekoak dira, besteak beste, honako hauek: ikasleen jarraipena, ebaluazio saioaren kudeaketa (informazio fluxua), guardien kudeaketa, informazio esanguratsua.

6.2. ECOEDUCA kontabilitate sistema:

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko guztiek ECOEDUCA kontabilitate aplikazioa erabiliko dute kudeaketako kontu korrontearen diru-sarrerei eta gastuei lotutako eragiketak kontabilizatzeko. Eragiketa horiek aurrekontua betearazteari lotuta daude, eta beharrezkoak dira ikastetxearen ohiko funtzionamendua, mantentze-lanak eta kontserbazioa bermatzeko.

Diru-sarrerak banku-kontuan agertzen diren unean edo agiri bidez diru-sarreraren berri izaten den unean kontabilizatu behar dira. Erabili beharreko euskarria diru-sarreraren jakinarazpena edo bankuko kontu-laburpena da.

Gastuei lotutako eragiketek haien justifikazioa frogatzen duten bidezko dokumentu euskarria izanen dute beti, nagusiki ikastetxearen izenean egin behar diren fakturak.

7. Aniztasunari erantzutea.

7.1. Antolaketari dagozkion alderdiak.

Ikastetxearen lan partekatua da aniztasunari erantzutea. Neurri metodologikoak eta antolakuntzakoak aplikatuz, ikasleen premia desberdinei emanen zaie erantzuna.

Hizkuntza eskola ofizialetan, derrigorrezkoen ondoko irakaskuntzak izanik, bi arreta mota bereiz daitezke: ikasgelan ematen dena eta azterketetan ematen dena.

Ikastetxeak behar den arreta emanen du ikasgelan, metodologiari eta baliabide teknikoei dagokienez (entzungailuak, mahai lagungarriak, toki handiagoa, etab.). Behin ohiko baliabide horiek inklusiboki antolatu ondoren, gerta daiteke ikastetxearen esku ez dauden beste neurri batzuk aurreikustea, esaterako ikasgelan espezialistak izatea (zeinu hizkuntzako interprete bat, esatera). Kasu horietan, baimendu daiteke pertsona hori ohiko ikasgelan egotea, ikuspegi inklusiboz, eta, hala, helburu batzuk sendotzeaz gain, ahalbidetuko da ikasleak ikaskuntza prozesuan parte hartzea. Salbuespenez aukera hori justifikatzen denean, zehaztuko da zenbat denboraz aurreikusten den esku-hartze hori. Ikasle eskatzaileak ekarriko du kanpoko espezialista hori, eta hark ez dio trabarik ekarriko ikasgelako ikasleen irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuari.

Azterketen kudeaketan arreta emateari dagokionez, inklusiorako antolakuntza neurriak aplikatuko dituzte eskolek, eta ikasleei baliabide tekniko puntualak jarriko dizkie azterketak egiteko.

Nolanahi ere, ebaluazioari eta ziurtapenari dagokienez, ebaluaziorako araudi oinarrizkoak ezartzen duenari jarraituko diote hizkuntza eskola ofizialek.

Ikastetxeko zuzendaritzak behar diren bideak jarriko ditu ikasleek baliabideak eta bitartekoak egokitu daitezela eska dezaten, justifikazio ofizialarekin betiere.

Ikastetxe bakoitzeko Aniztasunari Erantzuteko Planak ikastetxe horren irizpideak eta baliabideen eta neurrien antolaketa jasoko ditu.

7.2. Aniztasunari Erantzuteko Nafarroako Plan Estrategikoaren ezarpena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak autoebaluazio tresna jarri du ikastetxeen eskura, ahalbidetuko duena, besteak beste, aniztasunerako erantzunari buruzko analisi bat egitea. Tresna horrek oinarri du ikastetxeetako partaidetza-prozedura bat, irakasle guztiak bilduko dituena, eta, aldi berean, honako arlo hauei buruzko informazioa emanen diona ikastetxeari: ikasleak hartzea eta premiak antzematea, erakundearen erantzuna, baliabide materialak eta pertsonalak, hezkuntza neurriak eta programak, programazioa, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua, eta ikasleen ebaluazioa, jarraipena eta emaitzak.

VI.–Irakasleak

1. Lanaldia eta ordutegia.

–225/1998 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera (irakasleen lanaldia eta ordutegia), irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera izanen dute, bete behar dituzten eginkizunen ezaugarrietara egokitua.

–Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunaren emaitza gisa, zeina argitaratu baitzen irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez, zuzeneko irakaskuntza orduak murrizten dira aipatu foru agindu horretan, eta murriztutako ordu horiek honela erabiliko dira: ordu bat ikastetxeko koordinazio lanetarako eta plangintza instituzionaleko agiriak prestatzeko, eta beste ordua ikastetxeak abian dituen proiektuak, programak eta planak egiteko, bai eta aipatu foru aginduak ezarritako zereginetarako.

2. Ordutegiaren banaketa eta taldeen esleipena.

2.1. Oro har, irakasle bakoitzak astean 30 ordu izanen ditu bere ordutegian ikastetxeko jardueretarako, honela banatuak: 25 ordu ikastetxean nahitaez egin beharrekoak, eta 5 ordu osagarri, urtean zenbatzekoak. Ikastetxean nahitaez egin beharreko 25 orduetatik 5, gutxienez ere, ostiraletan eginen dira.

2.2. Zuzendaritza taldeko kide diren irakasleen orduak halako moduz banatuko dira non ziurtatuko den txanda bakoitzean gutxienez ere kide bat izanen dela.

2.3. Irakasleek, azken azterketak egiteko finkatutako garaian, beren ordutegia egokitu beharko dute haiek egiteko programatu den egutegiaren arabera.

2.4. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle bakoitzak, eskola-ordurik baldin badu, bai That’s English ikastaroan bai irakasleentzako ingeles kurtsoetan, asteko eskola-orduen kopurua adieraziko du bere ordutegian, araudiari jarraituz. Horretarako, honakoa hartuko da kontuan:

–That’s English! ikastaroa: zuzeneko irakaslaneko ordu bat ezartzen da oinarrizko mailetako talde bakoitzeko, eta bi ordukoa, berriz, tarteko mailetako eta maila aurreratuetako talde bakoitzeko.

–Irakasleentzako ingeles ikastaroak: ikasleentzako zuzeneko 3 eskola-ordu izanen dira, ordu eta erdiko bi saiotan, eta, horren osagarri, irakasleentzako “on-line” arretako bi ordu.

2.5. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen ordutegian jasoko da zenbat ordu erabiltzen diren departamentuko bileretarako, klaustroetarako eta koordinazio didaktikorako, ikastetxeko zuzendaritzak ezarritakoari jarraikiz.

2.6. Ziurtagiria lortzeko probak balidatzeko ardura duten euskarako departamentuko irakasleetako bakoitzak gehienez ere 5 ordu izanen ditu astean maila bakoitzeko zeregin horietarako.

2.7. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleek tokiz mugitzeko prest egon behar dute ikasleen koordinaziorako eta ebaluaziorako lanak egiteko.

2.8. Zuzendaritza taldeak, karguari dagozkion eginkizunak betetzeko, astean 40 ordu izanen ditu gehienez.

2.9. Departamentuetako buruek astean 5 ordu izanen dituzte gehienez ere karguari dagozkion lanak betetzeko.

3. Urtean zenbatu beharreko orduak.

3.1. Atal honen 2.1 puntuan aipatzen diren asteko 5 ordu osagarriak, urtean zenbatu beharrekoak, irakasle guztiek nahitaez bete beharreko lanetarako erabiliko dira, hala nola, ekaineko eta iraileko deialdietan azterketak prestatu, administratu eta zuzentzea, plangintza instituzionala egiteko tresnak prestatu edo berrikustea, prestakuntza jarduerak eta departamentuei dagozkien beste zeregin batzuk.

3.2. Azkeneko azterketak egiteko, irakasleek beren ordutegia moldatuko dute, baina horrek ez du banakako ordutegian ondoriorik izanen; izan ere, urtean zenbatu beharreko ordutegia da.

4. Ordutegiak prestatzea eta onestea.

Ikasketaburuak That’s English! ikastaroko irakasleen ordutegiak eginen ditu, baita irakasleen ziurtagirietarako ikastaroetarako ere, betiere ebazpen honetan ezarritako jarraibideak eta urteko programazio orokorrean ezarritako irizpideak kontuan izanik.

Ikastetxeko zuzendaritzak onetsiko du ordutegia, indarreko araudiaren arabera. Onetsi arte, irakasleak beharturik daude ikasketaburuak prestatu eta zuzendariak behin-behinean onetsitako ordutegia betetzera. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ebatziko du haren gaineko edozein erreklamazio.

5. Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia orriak.

Zuzendaritza taldeak irakasleak ikastetxean daudela kontrolatuko du, eta, halaber, kontuan hartuko du, eta horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, aldi baterako lan edo administrazio kontratua dutenak zer egunetan hasten diren lanean.

Aldi baterako ezintasun batengatik irakaslea lanera agertzen ez denean ikastetxeko zuzendaritzak egin behar duen kontrola Hezkuntza Departamentuko webgunean ezarritakoari jarraituko zaio:

www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/incapacidad-temporal

Baja partea Hezkuntza Departamentuan aurkeztuz gero, nahitaezkoa izanen da horren kopia bat ahal den azkarren lantokian aurkeztu edo bertara bidaltzea, lantokian alta eta baja datak zehazki jakin ditzaten. Ikastetxeko zuzendaritzaren iritziz salbuespenezko egoera bat gertatzen denean, agiria bidali ordez telefonoz jakinarazten ahalko da.

Irakaslea agertzen ez bada, hutsegiteen egiaztagiriak lanera itzultzen den egunean berean aurkeztu beharko zaizkio zuzendaritzari. Hutsegiteen egiaztagiria aurkezten ez bada irakaslea ikastetxera itzultzen den egunetik hasita 2 egun naturaleko epean, zuzendaritzak horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, indarreko araudian ezarri bezala jokatzeko. Irakasleari ere jakinaraziko zaio idatziz.

Nolanahi ere, asistentzia orri horietan honakoa hartuko da kontuan:

–”Hutsegitearen arrazoia” izeneko laukia ez da inoiz hutsik utziko, eta, hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

–Hutsegite guzti-guztiak agertuko dira.

–”Hutsegitearen arrazoia” izeneko laukian “Norberaren aferetarako ordaindu gabeko lizentzia” jarri ahal izateko, beharrezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak irakasleari lizentzia emana izatea.

Asistentzia orriaren kopia bat irakasle gelan paratuko da ikusgai, hilaren 5a baino lehen.

Irakasleen hutsegiteen ziurtagiriak (baja agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normala aldatzen duten gorabehera guztiak berehala jakinaraziko zaizkio telefonoz Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, eta, gero, asistentzia orrietan jasoko dira.

6. Ziurtapen probak prestatzea eta balidatzea.

Euskara Departamentuak bere gain hartuko du behar den ziurtagiria lortzeko proben balidatzea. Euskara Departamentuko irakasleek, balidatzean parte hartzen ez dutenak, eta alemaneko, frantseseko eta ingeleseko departamentuetako irakasleek beren gain hartuko dituzte proba bateratuak idazteko zereginak, betiere Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak ematen dituen jarraibide berariazkoetan adierazitako banaketaren arabera. Nolanahi ere, proben kalitateari eusteko, bai proba idazten dutenek bai balidatzaileek kontuan hartuko dute beharrezkoa dela gainerako hizkuntza eskola ofizialekin koordinatzea probak prestatzeko, gidatzeko eta estandarizatzeko prozesua.

7. Zereginen banaketa.

7.1. Departamentuei adituta, zuzendaritzak zereginen banaketa orekatua proposatuko du.

7.2. Ingeleseko departamentua.

Taldeak eta zereginak aukeratzeko, plantillarentzako honako modulu eta dedikazioak ezartzen dira:

–B1 modulua: oro har, maila horri dagozkion zeregin eta eskola jarduerak ditu.

  • Bigarren Hezkuntzarekiko lankidetza programa.
  • Atzerrian dauden ikasleentzako laguntza.
  • That’s English! ikastaroa.

–B2 modulua: oro har, maila horri dagozkion zeregin eta eskola jarduerak ditu.

  • Irakasleen ikastaro erdipresentzialak.
  • Bigarren Hezkuntzarekiko lankidetza programa.
  • Arreta ematea atzerrian dauden ikasleei, egokitzapen aurreratuetan eta unibertsitateekiko (NUP eta NU) eta irakasleentzako tokian tokiko ingeles ikastaroetako lankidetza programan daudenei.
  • That’s English! ikastaroa.

–C1 modulua: oro har, maila horri dagozkion zeregin eta eskola jarduerak ditu.

  • Irakasleen ikastaro erdipresentzialak.
  • Bigarren Hezkuntzarekiko lankidetza programa.
  • Arreta ematea atzerrian dauden ikasleei, egokitzapen aurreratuetan eta unibertsitateekiko (NUP eta NU) eta irakasleentzako tokian tokiko ingeles ikastaroetako lankidetza programan daudenei.
  • That’s English! ikastaroa.

Ulertu behar da modulu bakoitzerako langileentzat ezartzen den dedikazioa hasierako gutxi gorabeherako kalkulua dela; zuzendaritzak aldatu egin dezake une zehatz batzuetan, edo inguruabarrengatik komeni bada, betiere zereginen eta helburuen hobe beharrez.

7.3. Modulu bakoitzaren barnean moduluak eta zereginak aukeratzeko, ordena honi jarraituko zaio:

a) Hizkuntza eskola ofizialetako kidegoko irakasleak.

b) Zerbitzu-eginkizunetan dauden Bigarren Hezkuntzako kidegoko irakasleak.

c) Aldi baterako kontratudunak, lan edo administrazio araubidekoak.

Aurreko a) eta b) ataletan, katedradun izateak eta kidegoan duten antzinatasunak ezarriko dute hautatzeko lehentasuna (borondatezko eszedentziak alde batera utzita). Antzinatasun bera izanez gero, atal bakoitzeko lehentasuna erabakitzeko honako irizpide hauek aplikatuko dira, bata bestearen atzetik:

–Ikastetxean antzinatasun handiena izatea.

–Kidegoan antzinatasun handiena izatea.

–Kidegoan sartzeko hautapen prozesuetan puntu gehien lortu izana.

Hizkuntza eskola ofizialen kidegoko irakasleen kasuan, lehentasun ordena ezartzeko, prozesua gainditu zuten oposiziogileen ebazpenetan agertzen den hurrenkerari segituko zaio.

Moduluak eta taldeak banatzerakoan adostasunik ez badago, honela eginen da aukeraketa:

Irakasle bakoitzak, lehenik, modulu bat aukeratuko du. Modulu horren barnean, eskola-jardueren kasuan zeregin edo talde bat aukeratuko da, ekitaldian dauden departamentuko irakasleen lehen txanda osatu arte.

Lehen txanda hori bukatutakoan, beste batzuk eginen dira jarraian, ordutegi indibidual guztiak osatu arte.

Aurrekoa gorabehera, taldeak hautatzeko prozesuan ordutegien arteko bateraezintasunak gertatzen badira, eta departamentuko kide guztien artean adostasunik ez badago, horren berri emanen zaio ikasketaburuari, konpon dezan.

Zereginak hautatzeko bilera berezi horretan izaten diren gorabehera guztien akta eginen da eta departamentuko kide guztiek sinatuko dute; akta horren kopia bat ikasketaburuari emanen zaio berehala.

VII.–Irakaslana koordinatzeko organoak

1. Departamentuak.

1.1. Departamentuak lantaldeak dira, eta haien ardura eta zuzendaritza departamentuko buruari dagozkio, eta, hori ez badago, ikasketaburuari.

1.2. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak frantses, ingeles eta euskara departamentuak ditu.

1.3. Departamentuen eginkizunak.

–Kasuan kasuko hizkuntzaren programazio didaktikoa, lan plana eta jardueren egutegia prestatzea.

–Ziurtagiria lortzeko probak eta entsegukoak prestatzea.

–Ahozko adierazpen probak egiteko behar diren euskarriak prestatzea.

–Hizkuntza gaitasunak lantzeko material eta jarduera didaktikoak prestatzea, mailen eta helburuen arabera.

–2019-2020 ikasturteko proben emaitzak aztertzea, eta horiek aplikatzeko erabilitako irizpide eta prozedurak baloratzea; orobat, beharrezkoak diren aldaketak edo egokitzapenak egitea.

–Maila bakoitzeko zehaztasunak berrikustea.

–Ziurtagiriak emateko proben ebaluazio irizpideak estandarizatzeko saioetan parte hartzea.

–Hizkuntza eskola guztietako irakasleek ikasgela birtualean parte hartzeko erraztasunak ematea eta lan hori antolatzea.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleekin eta eskualdeko irakasle koordinatzaileekin koordinatzeko bilerak antolatu eta gidatzea.

–Ikasturte bukaerako memoria egitea.

–Euskarako departamentuaren kasuan, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen ziurtapen probak balidatzea, eta ebaluazio proben gidaritzaren kontrolean eta analisian parte hartzea.

–Ziurtapen proba bateratuak prestatzea.

1.4. Ikastetxeko ordutegiaren barruan, astean batez beste ordu bat gordeko da, gutxienez, departamentuko kide guztiek bilera egin dezaten. Bilera horren helburua izanen da programazioa nola garatzen den aztertzea, materiala prestatzea, emaitzak aztertzea eta ebaluaziorako irizpideak zehaztea, bai eta ezartzen diren bestelako jarduera guztiak ere.

Ekainean, departamentuko bilerak erabiliko dira, bereziki, jarduketa-plana aztertzeko eta programazioak egokitzeko, gero amaierako memorian sartzeko.

Egindako bilera guztietan akta eginen da. Dokumentazio hori departamentuburuak eginen du, eta departamentuan artxibatuko da.

1.5. Bileretako aktez gain, departamentuek material inbentariagarri guztiaren zerrenda eguneratua izan beharko dute, bai eta ikasturtean zehar ikasleak ebaluatzeko baliatu diren probak eta agiriak ere.

2. Departamentuko burutza.

2.1. Irailean, ikastetxeko zuzendaritzak departamentu bakoitzeko burua izendatuko du, ikasturte horretarako. Kargu horri ezin zaio uko egin, eta ikastetxean behin betiko destinoa duen Hizkuntza Eskola Ofizialen Katedradunen Kidegoko irakasle batek beteko du.

Katedradunik ez badago, departamentuko burua izendatu aurretik zuzendaritzak behar den informazioa bilduko du, karguan aritzeko hautagairik ba ote dagoen jakiteko.

Hautagai horiek aditzera emanen dute departamentuko bilera batean zer proiektu duten jarduketa ildoei dagokienez, eta ikastetxeko zuzendaritzak, departamentuaren iritzia entzun ondoren, izendapena eginen du.

Hautagairik ez badago, departamentuaren iritzia entzun eta gero, behin betiko destinoa duen kide bat izendatuko du, horrelakorik baldin badago.

Departamentuko burutza bateraezina izanen da zuzendaritzako beste edozein kargurekin, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

2.2. Departamentuburuaren eginkizunak.

–Departamentuko jarduerak zuzendu eta koordinatzea.

–Eskualdeko irakasle koordinatzaileen jarduna koordinatu eta gainbegiratzea.

–Bilerak antolatu, prestatu eta zuzentzea, baita aktak idatzi eta sinatzea ere. Aktak akten liburuan bilduko dira nahitaez.

–Programazio didaktikoa erredaktatzea eta prestaketa koordinatzea, bertan sartuz helburuak, edukiak, metodologia eta formatua eta ebaluazio irizpideak, proba-saioetarako eta ziurtagiria lortzeko probetarako.

–Programazio didaktikoa zuzendaritzari eman eta departamentuaren esku uztea, eta betetzen dela begiratzea.

–Ikasturte bukaerako memoria erredaktatzea eta prestaketa koordinatzea; bertan jasoko da lan plana noraino bete den, eskualdeko irakasle koordinatzaileen ekarpenak, proben emaitzak eta balorazioa, bai eta hurrengo ikasturterako hobekuntza proposamenak.

–Departamentuak prestaturiko proben kalifikazioak gainbegiratzea.

–Azken proben antolamendua eta prestakuntza koordinatu eta zuzentzea.

–Ebaluazio proben ebaluazio irizpideak estandarizatzeko saioak antolatu eta zuzentzea.

–Ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak aurkezteko prozedura betetzen dela bermatzea, indarra duten arauei jarraikiz.

–Material inbentariagarria eguneratzea.

–Ikasleen balorazioa egiteko erabili diren probak eta dokumentuak gordetzea.

–Departamentuan atzematen den edozein gorabeheraren berri zuzendariari eta ikasketaburuari ematea.

–Hobekuntza pedagogikoa bultzatzea, aldian behin egiten diren bilerak departamentuko kideen prestakuntzarako lagungarriak izan daitezen.

VIII.–Antolaketari dagozkion alderdiak

1. Unibertsitateko ikasleen praktikak ikastetxeetan.

Jarduera hori dagokion hezkuntza mailako ikastetxeetan egin behar da, eta, antolatzeko eta gauzatzeko orduan, beharrezkoa da irakasleen parte-hartzea. Ikasturte bakoitzean ikasle horien tutoretza lana egiten duten irakasleek aintzatespen bikoitza izanen dute Hezkuntza Departamentuaren aldetik:

–Tutoretza: ikasturteko tutoretza lana ziurtagiri bidez jasoko da. Lekualdaketa-lehiaketetan merezimendutzat joko da.

–Prestakuntza: praktiken tutoretza lana norberaren prestakuntza ordu gisa kontabilizatuko da; gehienez ere, 35 ordu. Orduak kalkulatzeko, tutoretzapeko praktiken ikasketa-planean aipatzen diren ECTS kredituen kopurua hartuko da aintzat. Ikasle baten tutoretza lanetan irakasle batek baino gehiagok parte hartzen badu, berdintasunean banatuko dira dagozkien prestakuntza orduak.

–Ziurtagiria: praktiken tutoretzagatiko eta prestakuntzagatiko ziurtagiriak lortu ahal izateko, irakasleek jardueraren datuak jakinaraziko dizkiote Hezkuntza Departamentuari, ekainaren 1a baino lehen, Hezkuntzaren atarian dagoen inprimakia betez:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/practicas

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu bukaerako lanak / master bukaerako lanak: praktiketan parte hartzen duten ikastetxeetako irakasle tutoreak eta zuzendaritza taldea Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak gradu bukaerako lanak / master bukaerako lanak defendatzeko antolatzen dituen aurrez aurreko saio batzuetara joaten ahalko dira.

Praktikak egiteko ikasleak hartzen dituen ikastetxeari “prestakuntza ikastetxe” izaera aitortuko zaio, eta Hezkuntza Departamentuak ikastetxeentzat ezartzen dituen deialdietan baloratuko da inguruabar hori, kasuan kasuko deialdian ezartzen den moduan, halakorik jasotzen bada betiere.

Adingabea Babesteko Legearen arabera, curriculumeko praktikak egiten dituzten ikasleek sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa izan beharko dute. Baldintza horren betetzea Hezkuntza Departamentuak unibertsitate bakoitzarekin sinatzen duen hitzarmenaren barnean dago, eta ikastetxeak agiri hori eskatzen ahalko dio ikasleari, praktikak hasi baino lehen.

2. Ikastetxeetako ikerketa.

Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako unibertsitate zentroen artean horretarako egindako hitzarmenean ezarri bezala gauzatuko da funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetako ikerketa jarduera. Hitzarmen horrek barnean du ikastetxe laguntzaileek unibertsitateetan sortzen den jakintza zientifikoaren transmisio saioak jasotzeko duten eskubidea, besteak beste. Horren gaineko informazioa hemen eskuratu daiteke:

www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/actividad-investigadora

3. Kalitatea kudeatzeko sistema.

Uztailaren 5eko 63/2013 Foru Agindua aplikatuta, kalitate sareetan parte hartzen duten ikastetxeek kalitatearen koordinazio-taldeak programatutako lana bete beharko dute. Kalitatearen arduraduna eta, gutxienez, zuzendaritza taldeko kide bat sarearen prestakuntza-bileretara joan behar dira.

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren aitorpenak dituzten ikastetxeek eguneratuta mantendu beharko dute sistema, eta etengabe hobetzen dela bermatu. Horretarako, jardunbide egokiak, tresna digitalak eta ikastetxearen emaitzak hobetzeko norabidea gehitu beharko dira sisteman. Zuzendaritza taldeek eta kalitatearen arduradunek prestakuntza espezializatua jasoko dute zeregin hori betetzeko, gehienbat astearte goizetan.

Zuzendariak “kalitatearen arduraduna” postu osagarria esleitu beharko du EDUCAn.

IKKS 2013 arauari eta hura erregulatzen duen araudiari eginen zaizkion aldaketak direla eta, Kalitate Bulegoak beharrezko prestakuntza saioak antolatuko ditu kalitate sareetan parte hartzen duten ikastetxeentzat.

4. Laneko arriskuen prebentzioa.

Ikasturtearen amaierako memorian Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak proposatu dituen eta benetan ezarri diren prebentziozko neurriak islatuko dira, arriskuen ebaluazioak egin baldin badira, eta egin ez diren eta iraungitako gauzatze-epea duten neurriak arrazoituko dira.

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako protokoloa jakinarazi eta ofizioz aktibatuko dute, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako irakaskuntzako eta irakaskuntzaz kanpoko langileetako bati erasotzen zaionean.

www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/riesgos-laborales/protocolos-de-actuacion

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokoloa dagoela jakinarazi beharko dute klaustroetan. Halaber, horren berri emanen zaie irakaskuntzaz kanpoko langileei ikasturtearen hasierako berariazko bilera batean.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien webguneetan kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo hori bistaratuko da erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean. Era berean, ikastetxeen barne-agirietan agertuko da: Internet, drive, etab.

Hezkuntza Departamentuko prebentzioko ordezkarien eginkizunei eta harremanetarako datuei buruzko informazioa Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien webguneetan bistaratuko da erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean.

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo horren berri eman beharko dute familiekin egindako bileretan.

Iragarkiaren kodea: F2006992