171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Gizalegearen eta espazio publikoen udal ordenantza. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2020ko uztailaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Gizalegearen eta espazio publikoen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2020ko uztailaren 23an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2008104