171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Ordenantza, Armazoi eta bestelakoetako kanpo publizitatea arautzen duena. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2020ko uztailaren 22an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Villatuertako udalerriko armazoi eta bestelakoetako kanpo publizitatea arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2020ko uztailaren 23an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2008103