171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Uztailaren 17tik 30era, biak barne, alkatea udalerritik kanpo dagoen bitartean, haren ordezkoa behar da, eta, horregatik, Udalbatzako lehen alkateorde Alberto Amigot Hernandezen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Alesbesen, 2020ko uztailaren 8an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2007288