171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UO-10 unitaterako. Hasierako onespena

Kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua sinatu da, planeamenduak UO-10 unitateari guztira esleitzen dion aprobetxamenduaren % 10en baliokide den diru-kopurua ebaluatu eta administrazio honi emateko, Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamenduagatik eta espazio publikoetarako erreserben kargengatik. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25.5 artikuluan xedatuari jarraikiz (testu bategin hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Epe horretan, interesdunek hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (http://uterga.sedelectronica.es), bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Utergan, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2007250