171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Untzitiko Udalak, 2020ko uztailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2020 aurrekontu-aldaketa, urte bereko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egin aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, lehen paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Untzitin, 2020ko uztailaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2007878