171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Eremu publikoa, tokiko erabilera publikoko ondasunak eta erabilera publikoari atxikitako jabetza pribatuko lurrak terrazaz, beladorez eta barra-mostradore eramangarriz okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko uztailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea aipatu ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa hori.

Tuteran, 2020ko uztailaren 7an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2007345