171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

339/2020 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten dituena “Olaztiko hondakin uren araztegia birmoldatzea” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urtarrilaren 30ean emandako 11/2020 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez, eta Sakanako Mankomunitatea deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea “Olaztiko hondakin uren araztegia birmoldatzea” izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Olaztiko Udaleko eta Sakanako Mankomunitateko iragarki-tauletan ere. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

3. Ebazpen hau Olaztiko Udalari eta Sakanako Mankomunitateari jakinaraztea, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 3an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2007237