171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2020ko lan-egutegia aldatzea

Alkatetzaren ebazpenaren bidez, 2020. urteari dagokion lan-egutegia aldatzea onetsi zen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehenbizikoa.–Aldatzea 2020ko urtarrilaren 2an onetsitako lan-egutegia, eta ezartzea udal bulegoak itxita egonen direla urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2020ko lan-egutegian. Orobat egonen dira itxita martxoaren 20an eta abenduaren 4an.

Bigarrena.–Abuztuaren 21ean bulegoak 15:00etan itxiko dira.

Hirugarrena.–Aldaketa hau argitaratzea Udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Sesman, 2020ko uztailaren 6an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2007308