171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n, 1. aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2020ko 1. aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

Desfibriladorea: 2.800 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.800 euro.

Jaitzen, 2020ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2007882