171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hura behin betiko onetsi eta argitara ematen da, laburbildurik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta korporazio honen iragarki-taulan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

Aparteko kreditua

Gastuen partida:

–1.4121.6920003 Oihangintzako jarduketetarako.

Zenbatekoa: 121.600,44 euro.

Diru-sarreren partida:

–1.7508003 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, oihangintzako lanetarako.

Zenbatekoa: 60.297,74 euro.

–1.87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Zenbatekoa: 61.302,70 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Petilla Aragoin, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2007251