171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

3., 4. eta 5. goranzko doikuntzak eta 1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an, 2020ra luzatutako udal aurrekontuan egindako 3., 4. eta 5. goranzko doikuntzak eta 1/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten dituen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, goranzko doikuntzak eta aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 23. eta 33. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

3/2020 IGOERA

I. kapitulua: 18.000,00 euro.

4/2020 IGOERA

VII. kapitulua: 22.000,00 euro.

5/2020 IGOERA

VI. kapitulua: 40.000,00 euro.

1/2020 ALDAKETA

Kredituen sorrera, diru-sarreren bitartez

VI. kapitulua: 45.719,06 euro.

Finantzaketa:

VII. kapitulua: 45.719,06 euro.

Olaztin, 2020ko uztailaren 20an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2007860