171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

6/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2020ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen goranzko doikuntza (6. espedientea) 2020ko ekitaldiko aurrekontu luzatuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

Olaztin, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2007827