171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Auzo-bideak eta mendiko pistak erabiltzeko tasen eta fidantzen ordenantza eta Hiriguneko mugikortasunaren ordenantza. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen ordenantza hauek hasiera batez onestea:

–Otsagabiko auzo-bideak eta mendiko pistak erabiltzeko tasak eta fidantzak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Otsagabiko hirigunean mugikortasuna arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten badira, osoko bilkuran ebatziko dira, eta osoko bilkuran ebatziko da, halaber, aldaketaren behin betiko onespena. Halakorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2020ko uztailaren 7an.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

Iragarkiaren kodea: L2007476