171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa 2020ko lan-egutegian eta egun baliogabeetan

COVID-19ak eraginiko osasun-krisia dela kausa, ohitura guztiak aldatu behar izan ditugu. Horren ondorioz, Udal honek erabaki zuen herriko bestak bertan behera uztea aurten, eta, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen uztailaren 6a, 8a, 9a eta 10a lanegunak izatea Udalaren jardunean.

Horrenbestez, EBAZTEN DUT:

1.–2020rako onetsi zen lan-egutegia aldatzea eta uztailaren 6a, 8a, 9a eta 10a lanegun deklaratzea ondorio guztietarako.

2.–Hori dela eta, egun horiek egun balioduntzat joko dira epeen zenbaketaren ondorioetarako.

3.–Ebazpen honen 1. puntuan egin aldaketaren ondorioz eta urteko banakako lanaldia aldaezina denez, lanik egin beharko ez duten 3 egun eta 3 ordu izanen dituzte langileek.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal webgunean argitaratzea.

5.–Ebazpen honen berri ematea langile guztiei eta ANIMSAri.

Lesakan, 2020ko uztailaren 3an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2007359