171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena, kanpoan egoteagatik

Ikusita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua.

Kontuan izanda alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatzen duenean, alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenaren ordenean.

Alkatea 2020ko abuztuaren 1etik 23ra (biak barne) herritik kanpo egongo dela kontuan izanda.

Guzti hori dela eta, Alkatetza honek, EBATZI DU:

1.–2020ko abuztuaren 1etik 23ra, biak barne, Lur Iosu Larraza Lopez lehenengo alkateordeak nire eginkizun guztietan ordezka nazala agintzea.

2.–Erabakia interesdunari jakinaraztea bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.–Udalbatzaren lehenengo ohiko osoko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2008382