171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2020/01U aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalbatzak, 2020ko uztailaren 23an egindako osoko bilkuran, 2020ko aurrekontuaren ondoko aldaketa onartu du hasiera batez:

2020/01U: “Asador bordako saneamendu ponparen erreforma”.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2020ko uztailaren 23an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2008105