171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, deialdi honetan: deialdia, batetik, 210 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLTa) izateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, eta bestetik, hautaproben bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.

Gora jotzeko errekurtsoak jarri dira 2020ko ekainaren 11n argitaratutako behin betiko emaitzen aurka; hortaz, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118.2 eta 45. artikuluekin, interesdun guztiei jakinarazten zaie alegazioak aurkezten ahalko dituztela, gehienez ere hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Osasun Departamentuaren Erregistroan (Tutera kalea 20, Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideren bat erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek eskaera egiten ahal dute, Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1), aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoen kopia bidal dakien. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotan jaso nahi duten kopia hori; halaxe xedatu baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2008072