171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ekonomia eta finantza plana 2019 ixtean. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko uztailaren 9ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizarrako Udalaren eta bere erakunde autonomoen Ekonomia eta finantza plana, 2019ko ekitaldiaren itxieran gastuari eta egonkortasunari buruzko araua ez betetzeagatik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2020ko uztailaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2007477