171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal erregelamendu organikoa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizarrako Udal erregelamendu organikoa.

Onetsitako Udal erregelamendu organikoa jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duten guztiek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2020ko uztailaren 6an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2007289