171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2020ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ean, jendaurrean edukitzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 886.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 40.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 623.300 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.103.760 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 677.300 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 6.100 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.336.460 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.415.600 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.888.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 214.150 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 442.800 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 6.000 euro.

Gastuak, guztira: 3.966.550 euro.

Cortesen, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2007139