171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Eskumenak eskuordetzea

Alkatetzaren 564/2020 Ebazpena, uztailaren 6koa.

Alkatetzaren 2020ko ekainaren 2ko 441/2020 Ebazpenaren bidez, gerora sortutako gorabeherak zirela eta, Corellako alkateak bereganatu zituen tokiko gobernu-batzarrari Alkatetzaren 2019ko ekainaren 27ko 622/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak.

Ikusirik bereganatzea eragin zuten inguruabarrak amaitu egin direla.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41., 43. eta 116. artikuluek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, Alkatetzaren eskudantziak beste organo batzuen esku uzteko espedienteari dagokionez.

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Eskuordetzea Corellako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari honako eskudantzia hauek:

–Langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako oinarriak onestea, eta finkoak eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak banatzea.

–Planeamendu orokorra garatzen duten tresnak onestea, Osoko Bilkurari ez dagozkionean, baita hirigintza kudeatzeko eta urbanizazio proiektuetako tresnak onestea ere.

–Kontratazioak, honako bi baldintza hauek betetzen direnean:

• Zenbatekoa 15.000 euro (gehi BEZa) baino gehiago bada.

• Haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten % 10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, 4 urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

–Toki entitateen ondasunen erabilerari buruzko egintzak, lizentziak emateari buruzkoak direnean edo ondare-ondasunen kostu bidezko erabilera egitean, epea bost urte baino luzeagoa ez bada eta zenbatekoa lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten % 5 baino gehiago ez bada. Toki entitatearen xedeak betetzeko beharrezkoak ez diren ondasun higigarrien eta higiezinen besterentzea, zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten % 5 baino gehiago ez bada.

–Zerbitzu eta obra proiektuak onestea, kontratazioa bere eskumena bada, eta aurrekontuan aurreikusirik badaude.

–Ondasunak doan eskuratzea eta ondasun higigarriak eta higiezinak kostu bidez eskuratzea, Udalak bere xedeak betetzeko beharrezkoak dituenak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten % 5 baino gehiago ez bada, eta 15.000 euro (gehi BEZa) baino gehiago bada.

–Lizentziak ematea, alor horretako legeek Udalbatzari edo Tokiko Gobernu Batzarrari berari ematen ez badiote eskumen hori.

Bigarrena.–Ebazpen honetako eskuordetzeak, ematen den eguneko datatik aurrera izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, era berean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

Corellan, 2020ko uztailaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2007347