171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

Plan ekonomiko-finantzarioa, gastu-araua betetzeko. Onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2020ko uztailaren 1ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen Plan ekonomiko-finantzarioa onestea. Haren xedea da 2020ko ekitaldian betetzea Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua, ez baitzen bete 2019ko ekitaldian.

Erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, era horretan bete dadin xedaturik dagoena Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, Plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago toki-erakundeak osoko bilkuran onetsi zuenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Gazolatzen, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2007148