171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Ekonomia eta finantza plana 2020 eta 2021erako. Jendaurrean jartzea

Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2020 eta 2021eko ekitaldirako Ekonomia eta finantza plana, 2019ko aurrekontua likidatu denean ez baita gastu-arauaren helburua bete.

Erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, bete beharrez Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago toki entitateak osoko bilkuran onetsi zuenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2020ko uztailaren 3an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2007473