171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren 2020rako koefizienteak

Caparrosoko Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldatzea aipatu zergaren 2020rako onetsitako koefizienteak. Aldaketa hori 2020ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2koan, argitaratu zen.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira aldatutako koefizienteak, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2020rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: urtero zehazten den legezko gehieneko kopurua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzean, haren 175.2 artikuluan xedatzen den bezala.

2020. urtean aplikatuko dira abenduaren 31ko 29/2019 Foru Legean finkatutako gehieneko koefiziente hauek:

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASA

20 urte edo hortik gora

0,60

% 8

19 urte

0,47

% 8

18 urte

0,49

% 8

17 urte

0,09

% 8

16 urte

0,09

% 25

15 urte

0,06

% 25

14 urte

0,06

% 25

13 urte

0,06

% 25

12 urte

0,06

% 25

11 urte

0,06

% 25

10 urte

0,06

% 25

9 urte

0,06

% 25

8 urte

0,06

% 25

7 urte

0,06

% 25

6 urte

0,08

% 25

5 urte

0,26

% 25

4 urte

0,33

% 25

3 urte

0,24

% 25

2 urte

0,15

% 25

urte 1

0,07

% 25

Urtebetetik behera

0,07

% 25

Behin betiko onespen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Caparroson, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2007157