171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak ezartzen dituen ordenantza fiskalean, terrazei eta mahai hankabakarrei dagokienez. Behin betiko onespena. 21. ordenantza

Burlako Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak ezartzen dituen ordenantza fiskalean, terrazei eta mahai hankabakarrei dagokienez (2020ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 5ean).

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Burlatan, 2020ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

ALDAKETA, 2020KO UDAKO DENBORALDIAN TASEN MURRIZTAPENA EGITEKO (2020KO URRIAREN 31 ARTE): “COVID-19 TERRAZAK” ESPEDIENTEA

1. epigrafea.–Lurzoruaren aprobetxamendu bereziak:

1.1. COVID-19 terrazak (mahaiak, aulkiak eta upelak), mahai hankabakarrak eta plataformak. 2020ko udako denboraldia.

Tasa, hilabete eta mahai bakoitzeko:

–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan: 11,55 euro.

–Gainerako kaleetan: 7,35 euro.

–Aprobetxamendu berriengatik edo jadanik dauden aprobetxamenduak handitzeagatik, abuztuko bestetan zehar soil-soilik, mahai kopuruarengatik: 12,15 euro.

Hilabete eta upel bakoitzeko tasa aurrekoa izanen da, % 50 murriztuta.

Mahai hankabakarrengatik, plataformengatik eta bestelako elementu finkoengatik, okupatutako hilabete eta metro karratu bakoitzeko. Aparkatzeko tokiak hartzen dituzten elementuetan, kendutako aparkatzeko tokien azalera guztia zenbatuko da, nahiz eta instalazioek haien zati bat baino ez hartu.

–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan: 1,445 euro.

–Gainerako kaleetan: 0,920 euro.

Okupazio lizentziek iraupen bakarra izanen dute: 2020ko udako denboraldia (maiatzaren 11tik urriaren 31ra).

Okupazio aldian mahai edo upelen kopurua handitu nahi bada, eskabide orria aurkeztu beharko da Udalean, okupazio berriaren hasiera data adierazita.

Iragarkiaren kodea: L2007863