171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

10-12/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 3an, 10-12/2020 aurrekontu-aldaketak, biak barne, egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KREDITU BEREZIAK: 10-12/2020 ESPEDIENTEAK

–2020ko Udaleko gastu aurrekontuan honako kontu-sailak sortzea:

Gastuak:

10/2020 zb. 1-3332-4820009 Dir. gaztelu e. arkeol. z. Amaiur-Etxeberria 2.400,00 euro.

11/2020 zb. 1-3269-4890000 Oinherri, herri hezitzaile sustatz. dirulagu. 300,00 euro.

12/2020 zb. 1-3231-47900 0/3 Gestioa indemniz. COVID-19 egoerag. 65.000,00 euro.

–Finantzabidea: beheititze partzialak.

Gastuen gutxitzea:

10/2020 zb. 1-3269-4800002 Dirul. ikasketak bukatzen pro. Baztan (-1.500,00 euro).

10/2020 zb. 1-3340-46601 Kultur jarduer. eg. aportz. herrie. (-900,00 euro).

11/2020 zb. 1-3232-2269900 Beste gastu desberdin. hezkuntza (-300,00 euro).

12/2020 zb. 1-3231-2279901 haur eskola 1. zikl. zentrua gestioa (-65.000,00 euro).

Baztanen, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2008125