171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Deialdi publikoa, Baztango elkarteek 2020. urtean eginen dituzten kultur jardueretarako eta ekipamendurako dirulaguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 516728.

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko uztailaren 8an egin bilkuran onetsia.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Dirulaguntza hauen onuradunek ondoko betebehar hauek dituzte:

1.–Irabazi asmorik gabeko elkartea izatea.

2.–Zerga egoitza eta helbide soziala Baztanen izatea.

3.–Zerga eta Gizarte Segurantzako ordainketa egunean izatea eta Baztango Udalarekin zorrik ez izatea.

4.–Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeak. III. eranskinean jasotakoaren arabera (4. betebeharra). Onuradunek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte:

1. betebeharra. Elkartearen estatutuen aurkezpena. Baztango Udalak agiri horiek jada bere eskuetan baditu, nahikoa izanen da legezko ordezkariaren aitorpena, non adieraziko baita agiri horiek ez direla aldatu. III eranskina ikusi.

Bigarrena.–Xedea.

Kultur jarduerak antolatzeko dirulaguntza ematea, betiere, ondoko ezaugarri hauek badituzte:

a) Euskararen erabilerari laguntzen diotenak izatea.

b) Formakuntzak (ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak...).

c) Sormen lanak (erakusketak...).

d) Artistikoak (antzezlanak, bideo emanaldiak, kontzertuak...) edo antzeko izaera duten bertze batzuk.

e) Herritar guziendako irekiak izatea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.baztan.eus.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 22.590 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak, behar bezala beterik, Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara edo telematikoki, Baztango Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.baztan.eus/eu/introduccion/) edo edozein erregistro ofizialean.

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 13 arte izanen da, egun hori barne.

Elizondon, 2020ko uztailaren 8an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2008053