171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Ordenantza, Txakurrak, katuak, lagun egiteko animaliak eta animalia arriskutsuak edukitzea arautzen duena. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako jendaurrean jartzeko epea iragan denez, 2020ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ekoan, argitaratu ondoren, eta horri buruzko erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko indargabetzen da Txakurrak, katuak, lagun egiteko animaliak eta animalia arriskutsuak edukitzea arautzen duen ordenantza. Hona hemen haren testu osoa:

TXAKURRAK, KATUAK, LAGUN EGITEKO ANIMALIAK ETA ANIMALIA ARRISKUTSUAK EDUKITZEKO ORDENANTZA

1. artikulua. Bizikidetzako arauak.

1. Auzokideei eragozpenak ez sortzea da baldintza lagun egiteko animaliak hiriko etxebizitzetan edukitzeko. Horren harira, eragozpentzat jotzen dira udalaren, erkidegoaren edo estatuaren araudiek debekatzen dituzten jarduketak.

2. Jabeek egoki izan behar dituzte etxebizitzak, patioak, balkoiak, lorategiak eta lurrak, hondakinik eta usain txarrik gabe, eta behar den egoeran osasungarritasun, higiene eta segurtasunaren aldetik.

3. Ezin dira etengabe eduki terrazetan, balkoietan edo jabeen erkidegoen patioetan.

2. artikulua. Ezin dira eduki lagun egiteko bi animalia baino gehiago. Helbide bakoitzean bi animalia edukiko dira gehienez ere.

3. artikulua. Katuei ezin zaie janaririk eman kalean.

4. artikulua. Txakur guztiek txertaturik egon behar dute eta txip bidez identifikatuak. Arau hori ez betetzeak 80 eta 100 euro arteko zehapena ekarriko du.

5. artikulua. Baldin eta txakur bat Araseko udalean salatu badute pertsonei eraso egiteagatik, txakur hori arriskutsu gisa katalogatuta badago. Kasu horretan, txakurrak muturrekoa jarrita eta uhalarekin lotuta joan beharko du. Arau hori ez betetzeak 80 eta 100 euro arteko zehapena ekarriko du.

6. artikulua. Txakurrak eremu publikoan, plazetan edo espaloietan eginkariak egiten baditu, eramailearen erantzukizuna izanen da berehala garbitzea. Arau hori ez betetzeak 80 eta 100 euro arteko zehapena ekarriko du.

7. artikulua. Debeku da erabat txakurrak sartzea ikastetxeetara, parke publikoetara eta eraikin publikoetara.

Arau hori ez betetzeak 80 eta 100 euro arteko zehapena ekarriko du.

8. artikulua. Halako batean lotu gabe eta laguntzailerik gabe dauden txakurrak bildu eta horretarako egokia den lokal batean utziko dira hiru egunez. Epe hori igarota jabea agertzen ez bada, Animaliak Babesteko Elkarteari emanen zaizkio. Egindako arau-hausteen batuketak zehaztuko du puntu honek dakarren zehapena.

9. artikulua. Azkenik, txakurrak hirugarrenei egiten ahal dizkien kalteak estaliko dituen erantzukizun zibileko asegurua kontratatzea gomendatzen zaie zakurren jabeei.

Udalak ez ditu inola ere bere gain hartuko animaliek egiten ahal dituzten kalteen erantzukizunik.

Arasen, 2020ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2007173