171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedientea jendaurrean egon da, iragarkia Udalaren iragarki-taulan eta 2020ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11n, argitaratu ondoan. Inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da eta argitara ematen da, guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen:

Kreditu-gehigarria, gastu arruntetarako diruzaintzako gerakinaren kontura:

APLIKAZIOA

AURREKONTU-AZALPENA

BEHAR DEN KREDITUA

2318-63900

Larrialdi soziala - inbertsioa telelana eta admin. elektronikoa, zerbitzuen funtz. oper.

5.000 euro

2318-22106

Larrialdi soziala - farmazia eta osasun produktuak

2.000 euro

2391-22106

Zerb. komunitario eta sozialak - osasun arloko materiala herritarrendako

6.000 euro

2391-22110

Zerb. komunitario eta sozialak - garbitzeko eta txukuntzeko produktuak

2.000 euro

2391-22700

Zerb. komunitario eta sozialak - bide, gela eta bestelakoen garbiketa, hirugarrenek egina

12.300 euro

87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

27.300 euro

GUZTIRA

27.300 euro

Finantzaketa: Aparteko kreditua, diruzaintzako gerakin likidoaren kontura: 27.300 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2020ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2007929