171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udalbatzako kideen ordainsariak

Udalak, 2020ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen:

Zinegotzi ordezkarientzako urteko ordainsari gordina 3.100 euro izanen da. Zinegotzitza ordezkarien eginkizunetarako ezarritako ordainsariak jasotzeko, gutxienez ehuneko zortziko dedikazioa eduki behar da.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari jakinaraztea zinegotzitza berriak dedikazio partzialaren araubidean hasten direla.

Zenbateko horiek 2020ko uztailaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2007085