171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

BALIOGABETZEA 581E/2020 Ebazpena, uztailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla lanpostu batzuk deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea.

Oharturik akats bat dagoela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 27ko 581E/2020 Ebazpenean, argitalpen datari dagokiona, indarrik gabe uzten da argitalpen hori, eta, beraz, ez dela argitaratu ulertu behar da. Aipatutako ebazpenaren bidez deklaratzen da bete gabe gelditu direla lanpostu batzuk deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten bi lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidez lekualdatzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 31n.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2008564