167. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

323/2020 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Meozko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 15ean emandako 1066/2019 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Longidako Udala deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak abenduaren 30ean emandako 912/2019 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta ebatzi zen aurkeztutako alegazioen gainean, ebazpen horren azalpen zatian adierazitakoaren arabera; ulertzen da onespenak berekin dakarrela onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

Nafarroako Gobernuak, 2020ko martxoaren 18ko erabakiaren bidez (2020ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 6an), aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa deklaratu zuen, nahitaez desjabetzeko.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuan aitortutako eskudantziekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

1. “Meozko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunari eta Longidako alkate-udalburuari dei egitea, 2020ko abuztuaren 13an Longidako udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Pedro Gracia Araiz jauna eta María de la O Idoate Saralegui andrea izendatzea jarduten duen administrazioaren ordezkari, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak bietako edozeinek sina ditzan.

4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta andrea eta Itziar Calvo Oteiza andrea izendatzea administrazio onuradunaren peritu, bietako edozein funtzio tekniko horretan aritzeko.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Longidako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Iruñean, 2020ko uztailaren 2an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2007187