167. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapenak

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Mañeruko Bake Epaitegia: Eulalia María Sarri Núnez andrea, bake epaile titular.

Laugarrena.–Murietako Bake Epaitegia: Erik Izue Pérez de Viñaspre jauna, bake epaile titular.

Bosgarrena.–Orotz-Beteluko Bake Epaitegia: Miren Amaia Villanueva Nuin andrea, bake epaile titular.

Seigarrena.–Zarrakazteluko Bake Epaitegia: Juan Carlos Jiménez Orte jauna eta María Jessica Fraile Gracia andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Zazpigarrena.–Fontellasko Bake Epaitegia: Agustín Miquélez Carnicero jauna, bake epaile titular.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 29an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2006966