167. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Karmele Nadales Ramírez lehen alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2020ko uztailaren 25etik abuztuaren 2ra, biak barne.

Bigarrena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Mikel Etxeberria Agirre bigarren alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2020ko abuztuaren 3tik abuztuaren 9ra, biak barne.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, alorrei eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2006969