167. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

149E/2020 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz berrikusten baita titia kendu bitarteko txerrikumeak egiteko zerramen ustiategia den instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioa Zarrakazteluko udal mugartean dago, eta SC Urrutia Baylocq-Tilh Francisco Javier y Larraga Salafranca Virginia da titularra.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 437E/2014 Ebazpenaren bidez emana.

Titularrak 2019ko urriaren 9an aurkeztu zuen behar zen dokumentazio teknikoa, baimena eman ziezaioten txerrikumeak egiteko zerramen instalazioa guztiz irekitzeko (I. eta II. faseak), bat etorriz Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40. artikuluan ezarritakoarekin.

Aurkezturiko dokumentazioa berrikusi da, eta ikusi da zenbait aldaketa egin direla, ustiategia ezartzeko proiektua gauzatzean, ingurumen baimen integratuan aurreikusitakoarekin alderatuz. Hona hemen:

–106,93 m² handitu da nabe berrien azalera eraikia.

–Minda putzuaren edukiera handitu da, proiektuko 8.000 m³-ak 14.000 m³-ra handitu baitira.

–Ez da ezarri hazteko abereendako nabea, 838,73 m²-koa.

–Kendu egin dira zenbait lurzati, simaurrak kudeatzeko planean hasiera batean aurreikusitakoak.

Horri dagokionez, adierazi behar da ezen egindako aldaketek ez dituztela ustiapen-baldintzak aldatzen, eta ez dela behar ingurumen arloko bestelako betebeharrik. Hala ere, aldatu behar izan da simaurren ekoizpen eta kudeaketa plana, egindako aldaketak sartzeko.

Kasu honetan, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 26.4. artikuluaren e) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen dira (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen lege hori), eta horrenbestez, bidezkoa da ofizioz berrikustea ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatu eta industriako isurien Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16.5 artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ofizioz aldatzea titia kendu bitarteko txerrikumeak egiteko zerramen ustiategia den instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioa Zarrakazteluko udal mugartean dago, eta SC Urrutia Baylocq-Tilh Francisco Javier y Larraga Salafranca Virginia da titularra. Hortaz, instalazioak eta jarduerak bete beharko dituzte instalazioari ingurumen baimen integratua eman eta aldatzeko lehendik tramitatutako administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak eta neurriak.

Bigarrena.–SC Urrutia Baylocq-Tilh Francisco Javier y Larraga Salafranca Virginia, instalazio osorako balio duen ingurumen baimen integratu bakar baten titularrak direnez, baimen horretako baldintzak betetzearen erantzule solidario izanen dira, baita instalazioaren funtzionamenduak eragin ditzakeen ondorioena ere.

Hirugarrena.–Abeltegiko simaurrak ekoitzi eta kudeatzeko 0670041713/1/3 plana onestea.

Laugarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea; hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotzen direnak (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta, subsidiarioki, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea SC Urrutia Baylocq-Tilh Francisco Javier y Larraga Salafranca Virginiara, Zarrakazteluko Udalera, Abeltzaintza Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Ingurumena Zaintzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 30ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren webgunean, helbide honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

Iragarkiaren kodea: F2006988