141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1345/2020 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez espediente administratibo bat igortzen baita Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira. Espediente hori da 56/2020 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa, zeina David Pascual Anguiano jaunak jarri baitu.

David Pascual Anguiano jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiaren aurrean, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 42E/2020 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezesten baita David Pascual Anguiano jaunak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 14ko 86/2019 Ebazpenaren deialdiko hirugarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen hartan deialdia onetsi zen basozain izateko 31 lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 56/2020 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori David Pascual Anguiano jaunak jarri zuen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea David Pascual Anguiano jaunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2005690