141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hezkuntzako, Gazteriako eta Kiroletako Informazio Batzordeko burutzaren eskuordetza

Aditzera ematen da Eguesibarko alkate Amaia Larraya Marcok, 2020ko ekainaren 10eko ebazpenaren bitartez, erabaki duela Fátima Yuliana Anchundia Correaren esku uztea Hezkuntzako, Gazteriako eta Kiroletako Informazio Batzordeko burutza; hori guztia, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. artikuluarekin.

Sarrigurenen, 2020ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2006021