141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eskudantziak eskuordetzea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezko da aditzera ematea Eguesibarko alkate Amaia Larraya Marcok xedatu duela, 2020ko ekainaren 4ko ebazpenaren bidez, bereganatzea kirolaren alorreko eskumena, eskuordetua zeukana Gabriela Trigo Gonzalezek, zeinek jarraitzen baitu ahalmena izaten gazteriaren alorrean. Orobat, kirol alorreko eskudantziak Fátima Yuliana Anchundia Correari eskuordetzea, zeinek eskuordetuak dituen beste zenbait alor: gizarte ongizatea, herritarren aferak, immigrazioa, osasuna, berdintasuna, familia eta hezkuntza.

Eskuordetzeak bere ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, baita administrazio prozedurak hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Organo eskuordetuak egiten dituen kudeaketen eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetza honi, hala eskatzen zaion aldiro, egoki jotzen den maiztasunarekin.

Zinegotzi delegatuak bere eskudantziak erabiltzen dituenean ematen dituen egintzetan inguruabar hori adieraziko da espresuki, eta udal honetako Alkatetzak egintzat hartuko dira. Horrenbestez, Alkatetzak ebatzi beharko ditu egintza horien kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak.

Egindako eskuordetzeak indarra har dezan, organo eskuordetuaren onarpena beharko da. Onarpena isilbidez eman dela ulertuko da, baldin eta ebazpena jakinarazi eta, biharamunetik hasita, hiru egun baliodunean Udal honetako Alkatetzari kontrakoa adierazten ez bazaio.

Sarrigurenen, 2020ko ekainaren 8an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2005766