141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Udal Planeko eraikuntzari buruzko baldintza orokorretan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2020ko ekainaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Martzillako Udal Planean determinazio xehatuak aldatzeko espedientea, hain zuzen ere seigarren kapituluko bigarren ataleko laugarren artikuluan: “eraikuntzari buruzko baldintza orokorrak”. Sustatzailea María Estela Arana Aicua da. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan xedatuarekin.

Argitara ematen dira aipatutako espedientean jasotako hirigintza arauak, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin.

Martzillan, 2020ko ekainaren 16an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2006158