141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Udal Musika Eskolaren estatutuen aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko ekainaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Martzillako Udal Musika Eskolaren estatutuen aldaketa.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik, herritarrek edo interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 artikuluari jarraikiz, erabaki honen kontra ez dago errekurtsorik aurkezterik, tramite egintza baita.

Hala ere, ebazpenen eta tramite egintzen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, aukeran, baldin horiek aferaren funtsa zuzenean edo zeharka erabakitzen badute, prozedurarekin ezin dela jarraitu erabakitzen badute, edo babes eza edo legezko eskubide eta interesen aurkako kalte konponezin bat eragiten badute, 39/2015 Legearen 124. artikuluaren arabera. Errekurtso hori 39/2015 Legearen 47. eta 48. artikuluek aurreikusten dituzten deuseztasun edo deuseztagarritasun arrazoietan oinarritu daiteke.

Eta espedientean jasota gera dadin, behar diren ondorioak izan ditzan eta jakinaraz dadin, agindu hau ematen da alkatearen onespenarekin.

Martzillan, 2020ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2006037