141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa plantilla organikoan, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen ondorioz.
Hasierako onespena

Udalak, 2020ko ekainaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea aldaketa Martzillako Udalaren 2020ko plantilla organikoan, era honetan:

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KOPURUA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

OSAGARRIA

SARBIDE SISTEMA

LANPOSTUA

BERARIAZKO OSAGARRIA

4.–HERRITARREN BABESA

4-01etik 4-03ra

Udaltzain-agentea

3

F

C

O

12,08 - 6 (txandakako lana)

45

Bigarrena.–Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Eta espedientean jasota geldi dadin, behar diren ondorioak izan ditzan eta jakinaraz dadin, agiri hau ematen da alkatearen aginduz eta hark ontzat emanda, Martzillan, sinadura elektronikoaren datan.

Martzillan, 2020ko maiatzaren 10ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2006036