141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Etxeko ur-horniduraren tasak 2020rako

Lekunberriko Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa etxeko ur-horniduraren 2020ko tasetan.

2020ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean, aurrekontuaren aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da aldaketa etxeko ur-horniduraren 2020ko tasetan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Lekunberrin, 2020ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

ETXEKO UR-HORNIDURAREN TASAK 2020RAKO

ETXEKO URA TASA

10,01 m³-tik gora

0,679 euro/m³

Iragarkiaren kodea: L2005849