141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Soberako lurzatiaren kalifikazioa, 3. poligonoko 1058. lurzatia. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen:

1. Espedientea hastea, soberako lurzati deklaratzeko Lizarrako hiri-lurreko ondasunen katastroko 3. poligonoko 1058. lurzatia, Lizarrako San Sebastian etorbideko 2-Cn dagoena, Udalaren titulartasunekoa. Xedea da Rafael Polo Ruizi besterentzea, aurkeztutako eskaeran adierazi moduan.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta erabaki honen berri ematea espedientean interesdun gisa agertzen direnei, lurzati mugakideen titularrak baitira.

3. Udal zerbitzuei eskatzea, emandako txostenaren arabera, beharrezkoak diren jarduketak has ditzatela, lurzatia zuzenean besterentzeko espedientea osatzeko, behin soberako lurzatiaren deklarazioa irmoa denean.

Lizarran, 2020ko ekainaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2005758